Angel Erro.
JIRA

Zer nola kontatu

2020ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Postmoderniak ospe txarra duen arren, kontakizunaren kontzeptuak arrakasta zabala izan du eta nekez uler ditzakegu ingurukoak, eta nekez planifika dezakegu estrategia politiko edo sozialik, kontakizun edo errelatoa delakoa aintzat hartu gabe. Gauzak ez dira berez direnak, nola ikusarazten ditugun baizik. Narratiba. Zer nola kontatzen diogun munduari. Hari diskurtsibo arrakastatsua inponitzen duenak du garaipena. Marko honek guztirako balio du. COVID-19aren kudeaketarako ere bai. Baita EAJren erantzunerako ere. Gaizki hartu ditu Espainiako Gobernuak hartu azken neurriak, esentzialak ez diren lan jarduera guztiak bertan behera uzteko, Aste Santura arte. Bakarka gelditu da jarrera horretan. Confebasken ahots diferitua izateaz akusatzen dute ezkerretik. Hori bakarrik balitz. Eskuineko beste alderdiek babestuko zuten. Nik kontakizunaren giderrak galdu izanari egozten diot. Galiziako Feijook ere gaizki hartu ditu Sanchezen neurriak. Biek airean dituzte hauteskundeak (aste honetan izatekoak zirenak), biek lidergoa laga behar izan dute, biek ez dakite zein izanen den egoera honek utziko digun narrazioa, noraino irauliko diren protagonismoak. Hurrengo lau urteetarako prestatutako istorioa paper bustia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.