Angel Erro.
JIRA

Argindarrez

2021eko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Eraikin osoan argindarra joan da. Etxepeko tabernan eguneko bigarren kafea hartzetik bueltan jakin dut. Igogailua ez dabil, eta sei solairuak oinez (belauna gaizki dudala) igotzeko kemena biltzen ari nintzen, bizilagun bat aurkitu dudanean, eskaileretan behera (soilik bigarren solairutik) datorrena. Berak esan dit itzalaldia ez dela bakarrik atarian, etxeetan ere ez dago argirik. Administratzaileari deitu omen dio, eta ez du uste ordu biak baino lehen etortzerik izanen dutenik.

Burura etorri zaidan lehen irudia hozkailuko janaria ustelduta izan da. Agur esan, eta zain egon naiz auzokoak alde egin arte, ni ere, etorritako bidetik, joateko kalera. Ez nau sei solairuak (belauna gaizki dudala) igotzeak hainbeste kikiltzen, nola etxean konexiorik gabe zer eginik ez dudala susmatzeak. Ez nago ziur ordenagailu eramangarria kargatuta dudan. Irakurtzea nuke, baina baita kalean ere, tabernara jaitsi dudan liburua nirekin baitut.

Plana osatu dut. Terraza batean liburua amaitu, liburutegian itzuli. Bidean libreta eta bolaluma erosi. Gaurko zutabea aurreratuko dut, bertan gogoeta eginez tresna elektronikoekiko dugun mendekotasun geldiarazleaz, eskuz idaztearen beroaldian. Ez dut uste ordu biak baino lehen bidaliko dudanik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.