Angel Erro.
JIRA

Santa Pola

2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Nafarroa, gauza jakina da, beti da beste nonbait. Hala uste dugu behintzat bertakook eta baita liburuetan sostengatu ere. Jon Alonsok, esaterako, Nafarroa Sizilia da saiakera laburra sartu zuen Agur, Darwin eta beste arkeologia batzuk liburuan. Xabier Zabaltzak Gu, nafarrok saiakeran Joan Fusterren Nosaltres, els valencians-ekin paralelismoak ezarri zituen, gure erkidegoaren valentziartasuna aditzera emanez. Bere garaian sinetsi dut. Zalantzak, berriz, hasi zaizkit. Joan den udan italiar uhartean eman hamabostaldiak ez zizkidan Alonsoren susmoak berretsi. Berrikiago, Monica Oltra Valentziako lehendakariordeak egin ohartarazpenak guztiz aienatu dit Nafarroak Valentziarekin antzik duelako ustekizunik txikiena ere.

Alacanteko Santa Pola herriko jabetzaren erregistratzaile lanpostuan, 29 urteko lan utzialdiaren ostean, berriz hasitako Mariano Rajoy jaunari jakinarazi dio lanerako valentzieraren ezagutza eskatuko zaiola, legez. Lanpostua harena da, bai, baina herritarrei (haien hizkuntzan arreta jasotzeko eskubidea dutenei) zerbitzua ematekoa da. Horrelakorik eskatu ez, horrela, funtzionarioen betebeharra hain garbi adieraztea ez da gurean irudikagarria. Bilatu beharko dugu nafarrok beste lurralde bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.