Angel Erro.
JIRA

Gaueko

2018ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Zientzia Kaiera-n, Science aldizkariaren ikerketa bat oinarri duela, Juanma Gallegok sinatutako erreportaje batek dio iluntasuna dela, gero eta gehiago, animalien territorio libre bakarra, gizakion erruz, izan ere, eremurik gabe geratzen ari baitira eta koexistentzia hitzarmen behartu horretara iristen ari dira: animaliek gero eta jarduera gehiago gauez egiten dituzte, gizakiekiko topaketa bakanagoa den orduetan. Orain gutxi, irudi lazgarri batzuen bidez (non orangutan batek baso, bere bizitokia, birrintzen ari den hondeamakinaren kontra oldartzen ahalegintzen baita) berriro ere nabarmen gelditu zenez, espazioa murrizten diegun gisa berean, ordutegi eta ohitura aldaketak ere eragiten dizkiegu basapiztiei, ia definizioz menderakaitzak behar luketen arren.

Thomas Hobbesen esapide ospetsua gogoan, susmoa dut gizakiari ere gizakiak berak eragin izan diola ordutegi aldaketaren bat baino gehiago. Gauean dabilen jendeari fauna deitu ohi zaio (euskaraz zuzenean ornitologiara joz, gautxori) eta Science aldizkariaren terminoen arabera arras irudikagarria egiten zait. Ez alferrik gauaren babesean topaleku izaten dute gizarte hegemonikoak baztertutako giza hondakinek, ustez basati eta menderakaitz behar luketenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.