Angel Erro.
JIRA

Abokatuak

2018ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Goiburu batean ikusi dut Manadakoen abokatua aipatuta, epaiketa batean bere bezeroen delitua sexu erasotik sexu abusura jaistea lortu duela eta, biktimak ezezkoa esan arren, bere burua defendatu ez omen zuelako dela. Ez diot gizon honi sinpatia berezirik, baina ez zait gustatzen sumatzen hasi naizen jarrera bat, abokatuen kontra jotzearena, bera bere lana baino ez baita egiten ari. Norbaitek egin behar du. Epaileengan barneratuta dagoen patriarkatu sistemikoaz baliatuko da seguruenik, baina arretaz ibili behar dugu azpimarra non jartzen dugun. Atzo bertan, beste kasu ospetsu batean, Cesar Roman Cachopoaren erregearen abokatuak iragarri du bere bezeroaren defentsa bertan behera utziko duela bikotekidea hil duelako susmo txikiena baldin balu, ez omen baititu hiltzaileak defendatu nahi, kontzientzia eragozpenagatik. Defentsa uzteari eta kontzientzia eragozpenari zuzen deritzet; akusatuaren inozentzia ustekizuna xahutu eta defentsa eskubidea urratzeari, berriz, ez.

Hemen ikasia dugu zer den abokatuen gaineko jazarpena, espetxetzerainokoa; eta epaitu aurretiko kondenak ere bai. Bortizkeria matxistaren kontrako borrokan zera eskatu behar dugu: lege bidezkoagoak, epai askotarikoagoak, baina berme guztiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.