Angel Erro.
JIRA

Amabilizazioa

2018ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Zenbat erdaldun arituko ziren atzo, ordenagailuko F5 botoia saka eta saka, Berri Txarrak taldeak Iruñeko Navarra Arenan 339 egun barru eman beharreko azken kontzerturako sarrera bat lortzeko? Ordu gutxiren buruan agortu dira salgai jarritako lehenbiziko mila sarrerak pistarako.

Euskararen edertasuna etimologia herrikoi (ez beti serio) batzuen bidez zabaltzen duen Twitterreko bideoa milioi bat pertsonak ikusi omen du. Haietako zenbatek iritzia milimetrikoki aldatu eta Apple-ko trepetetan, Pamplona gabe, Iruñea bakarrik agertu izanak zimurraraziko mutur beltza laxatuko zuten? Bakarra izanda ere ez zuen merezi izanen?

Nik ez dut beti horrela pentsatu, baina gero eta urrunago sentitzen naiz euskararen eder sasi mitologikoaz trufatu edo Berri Txarrak mainstream bihurtzeagatik itsusitzen duten euskaltzale dibinoengandik. Erraza da ondokoa baino hobea sentitzea, batez ere ondokoa harrera handia jasotzen ari bada, gehiengoa oker egoteko ohitura zaharrari jarraiki. Baina aspaldian aitortu behar izan nion neure buruari, apalik, eusko lur gainean zutunik, hurko erdaldunak euskaltzaletasunera erakartzeko gaitasun eskasa. Ez gaude borondate oneko enbaxadoreei uko egiteko moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.