Angel Erro.
JIRA

Bortizkerieza

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Bortizkeria ikusgarria da, puntu batetik aurrera kontrolagaitza. «Gerra bat galtzeko modurik onena gerra batean sartzea da», esan zezakeen Winston Churchillek.

Bortizkerieza xaloa da, eta irrigarri uzten erraza. Aurrekari arrakastatsu baten bat badu, ez hainbeste, baina alferrikakotzat izaten ohi da. Maneiagarriagoa ematen du.

Bortizkeriaren dialektikan Estatua da beti garaile. Berak erabakitzen du zer den eta zer ez den indarkeria. Desobedientzia baketsuaren bidetik datorren erronka bat ere jo dezake indarkeriazkotzat, haren zerizana auzitan paratzen badu.

Bortizkeriezak, Nerea Fillati entzun diodanez irratian, jende-anitzagoa da. Adin eta genero guztiek batera jotzea ahalbidetzen du, mutil gazteen oldarrek ez duten potentzialitate aglutinagarriarekin.

Garai mediatikootan bortizkeria beste bandotik etortzea nahi dugu. Indarkeria, zerbait lortzeko baino, kontakizun legitimatzailea eraikitzen lagunduko digun kontraargudiorako nahi izaten da. Lehia da lehenago nork jo duen, nazioarteko komunitateak, Gran Hermano-ren ikusleek bezala, biktima salbatzeko joera, aukera edo gogoa balu bezala (nazioarteari begira ari dira dena: sententziaren erredakzioa, ministro bat errusieraz mintzo, aireportua izatea jomuga…).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.