Angel Erro.
JIRA

Datuei begira

2020ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Datuei begira pasatu ditugu denok azken egunak, azken asteak, azken hilabeteak, gure herriko, gure probintziako, gure herrialdeko kutsadura kasuen hazkunde, gelditze edo apaltzeari adi. Datuei begira egon arren, ez dugu erraz ulertzen zergatik hemen igo den hainbeste koronabirusek infektatuen kopurua. Azalpen posible guztiek izan lezakete beste inon beren kontradibidea. Ohitura sozial berdintsuko bi tokitan emaitza oso ezberdina izan daiteke. Lehen uhinaldian gaizki ibilitako eskualdeari bikain (edo besteei baino hobeki behintzat) joan dakioke oraingoan. Gobernuek jendearen arreta lasatu izanari egozten diote datuen goranzkoa. Herritarrok, jakina, gobernuen erabaki (falta) arduragabeari. Seguruenik guztiaren baturak du zerikusia eskualdeen artean abiatu den ranking malapartatu honetan. Inork ez du lehen postuan egon nahi. Nafarroak gertutik jarraitzen omen dio Madrilgo erkidego bridagabetuari, egoerak hain latza ez dirudien arren, momentuz.

Pandemiaren hasieran birusak mugarik ez zuela behin eta berriz aditu genuen. Baina baditu. Estatuenak, hain zuzen. Zer garen eta zer ez garen suharki aldarrikatu arren, geure bereizgarritasunak gogotik hartu arren, datuek aski espainolak garela ikusarazten digute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.