Angel Erro.
JIRA

151 urte

2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Oholtza baten gainean 151 urte. Horixe leitu nuen atzo goizean esnatu berritan. Lozorro kendu gabeak galarazi zidan Trumpen eta Bidenen arteko telebistako eztabaidaz ari zirela berehala harrapatzea. Garai bateko txantxa lizunak kalkularazi zidan urte kopuru bera osa dezaketela 18 urteko zortzi gaztek edo 30 urteko bost gizon-emakumek. Delako txistean edonork aldatuko zituen bi agureak zortzi gaztetxo edo bost heldutxoen truke. Ez bakarrik gehienok pentsatzen ari zareten horretarako. Herrialde baten agintea hartzeko eta ia edozertarako ere gaztetasunak gero eta balio handiagoa dauka. Baita, demagun, arrakasta literario edo artistikorako ere. Horretaz gogoetatu du, orain gutxi, Juan F. Rivero poetak hemengo joera gaztezaleak txinatar tradiziokoekin erkatuta. Qi Baishi edo Hokusai bezalako artistek ia zahartzaroan sartu arte ez zioten beren buruari maisutasunik aitortu (teknika menperatzera jardun luze batek baino ez daramalako ustean). Gurean jenialtasun eta lidergo indartsuaren irudiak gailentzen du, arrakasta ezmerituari edo lan jarraikiari lotuta, bat-batekotasunari eta modari baizik. Zoritxarrez, ezin ditut gogoeta horrek eramaten nauen ondorio gerontokratikoa eta AEBetako hautagaiak erraz ezkondu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.