Angel Erro.
JIRA

Biktimak epaile

2021eko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Ez dakit serio hartu beharko genukeen Alderdi Popularrak espetxe politikaren arloan egin duen proposamena. Hauteskundeak dira Madrilen, eta seguruenik terrorismoaren mamu izara astintzea nahi dute, erkidego zehatz horri ez dagozkion kontuez aritzeak etekin politikoa ekar dezakeelakoan. Hala, PPk proposatu du ETAren biktimek bandako presoen espetxe egoeran erabakitzeko aukera izan beharko zutela. Esan bezala, zer ikusteko du ETAk Madrilgo hauteskunde deiarekin? Isabel Diaz Ayusoren zerrendako bigarrena izan da goiak eta beheak nahasi dituena, Gabriel Rufianek edo Arnaldo Otegik «ez zuten Ayusoren alde bozkatuko, baizik eta [Angel] Gabilondo, [Pablo] Iglesias edo Monica [Garcia]-ren alde» esanez. Bere ustez, horrek ezkerreko edozein aukera baliogabetuko luke.

Gezurra badirudi ere, hori ez da larriena. Biktimek biktimarioen zigorraren gainean erabakitzeko ahalmenik ez izatea da Justiziaren hatsarretako bat, mendekuan oinarritutako arteztasunik bideraezina izanik, definizioz. Baina aspaldian eman nahi zaio mendeku usna auzitegietan harremana duen edozeri. Gainera, justizia kudeaketarekin zerikusia duen eskumen pare bat bere gain hartzear daude EAE eta Nafarroa. Orain arte nola kudeatu diren argitzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.