Angel Erro.
JIRA

Sekretu salatuak

2019ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Julian Assangeri are heriotza zigorra ere ezarri ahalko liokete AEBetan, gobernuaren sekretuak, sekretu ofizialak, agertzeagatik, ezkutukoa salatzeagatik. Ekuadorreko enbaxadatik aterarazita erakusten duten irudiekin batera, hala esan du, larri, esatariak. Delitua delitu, nik uste dut, oro har, herri xeheak eskertzen diola Assangeri (eta, berari bezala, Chelsea Manningi, Edward Snowdeni, Herve Falcianiri edo Panamako paperak, hamar milioitik gora artxibo, filtratu dituen lagun izengabeari), egindakoa egiteagatik. Traizioaren etiketa atxiki nahi zaie, baina agerian uzten dutena gehienetan da gure agintariek nola sartzen diguten ziria. Traizioaren kategoria erosoa zaie, beraz.

Hurbilagora joz eta gaurkotasuna abandonatu gabe, Clemente Bernad dokumentalistari urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote, berez, gauza bera egiteagatik, ezkutukoa salatzeagatik. Iruñeko Udalekoa den areto batean 1936ko mamuei omenaldi egiten zaien jakitea premiazkoa da. Milaka dokumentaletan ikusi ditugu kamera ezkutuak. Ezkutukoaren tamainak (edo delitu izaerak) zehazten du haien erabileraren egokitasuna. Justiziak ez daki, eta ez du jakin nahi!, kriptan gertatutakoa, hura agertzea baino delitu handiagoa ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.