Angel Erro.
JIRA

Eskumikua

2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Bitxia da urteetan eta are mendeetan zigortzaile eta arau-emaile paperean egondakoak biktimaren paperean ikustea, baina gero eta gehiagotan ikusten ditut. Erasotuta sentitzen dira, esaterako, gizon asko, haien pribilegio guztiak beti lehen bezala ezin erabiltzeaz, edo, erabili ahal izanda ere, inork auzitan jartzen dielako. Egoera hori bera gogora ekarri dit Benedikto XVI.ak (bai, bizirik jarraitzen du eta doktrina zabaltzen) mila orrialdetik gorako bere biografia plazaratu berrian esan duenak:

«Ezkontza homosexualaren edo abortuaren kontra dagoen edonor sozialki eskumikatua izaten da egun».

Hainbat alditan irakurri behar izan dut, ongi ulertu ote dudan. Lehenik eta behin, eskumikua kontu erlijioso bat da, Elizak bere nahia inposatzeko erruz erabilia, iraganean baina baita garai berriagoetan ere (ez ditzagun ahaztu Ratzingerrek berak teologo aurrerakoiak erreprimitzeko egindako ahaleginak). «Sozialki eskumikatua» esan du, gizartean eragina galdu izanaz kexaka, mundua beste norabide batean doalako zinkurinka, teorian beste mundukoaz arduratu beharko zuten arren.

Bestea benetan (jatorrizko zentzuan) eskumikatu edo baztertzeko ahalmena duenak bere burua eskumikatua edo baztertua dela salatzea nahi baino usuagoa izaten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.