Angel Erro.
JIRA

Otsailak 29

2020ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
Gaur egun berezia. Bisurteetan baizik bizitzen ez duguna. Egun arraroa, gaixotasun arraroei eskainitakoa Europan, erraz uler daiteke zergatik. Pedro Sanchez Espainiako presidentearen urtebetetzea (48 egiten ditu, berez, nahiz eta ospatu 12tan baino ez); bada dataren bitxia eta pertsonaiaren nortasuna bateratu duenik, gertagaitzaren errege izendaturik. Ahalmenen bat eskainiko du? Superman ere otsailaren 29 batean jaiotakoa da. Zentzu berean, agian ez da kasualitatea izanen Carles Puigdemontek data hau aukeratu izana Kataluniara (iparraldekora) itzultzeko.

Heriotza-tasa txikiena duen eguna den modu berean, efemeride jakingarri gutxiago ere badu gaurko egunak, horrelakoen zaleen etsipenerako. Aurkitu ahal izan dudan lehendabizikoak 1504ra garamatza (nekez askoz lehenago, Erdi Aroan utzi zitzaiolako Martxoaren Kalendak baino lehenagoko seigarren egunari bis bat gehitzeari, bi-sextum). Kristobal Kolonek almanaka baliatu zuen, Jamaikan, bertatiarrek bizigaiez horni zitzaten, eklipsea gertatuko zela jakin eta eguzkia amatatzearekin mehatxatuz. Zibilizazioaren aurrerapenak indiar/ezjakinen kaltez erabiltzearen enegarren adibidea, Augusto Monterrosok Eklipsea ipuin laburrean buelta ederki eman ziona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.