Angel Erro.
JIRA

Eskuak garbitu

2020ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Hezkuntzako garbitzaile azpikontratatuak greba egiten ari dira Euskal Herriko Unibertsitatean eta EAEko ikastetxe publikoetan. Hezkuntzako agintariek koronabirusaren krisia aprobetxatu dute eskuak garbitu eta langileen greba eskubidea auzitan jartzeko, beren egoeraren prekarizazioaren kontra borrokan baino osasun publikoari eraso nahi baliote bezala. Zerbitzu bat azpikontratatzen duena berez ari da eskuak garbitzen. EHUk ez du arazorik nahi, niri ez etorri zuei zenbat ordaintzen zaizuen eta abar. Gainera, ez dituzue teleberriak ikusten? Ez duzue ikusi badagoela zuena baino arazo larriagorik?

Toki guztietan txakurrak oinutsik omen dabiltzanez, egunotan ikusi dut Malagako Unibertsitateko garbitzaileak ere greban daudela, oso ezberdinak izanen ez diren arazoengatik. Antza, errektoretzak adierazpen ohar bat zabaldu du esanez honako hau ez dela greban aritzeko unea, koronabirusa dela eta. Ia ez sinesteko puntuan leitu dut garbitzaileen greba betean ikasle batzuek unibertsitatea garbitzeari ekin diotela. Dekanoak zoriondu omen ditu. Notiziak ez du esaten, istorioa ez baita amaitu, haietako zenbatek jasanen dituzten, etorkizun ez hain urrunean, greba zalantzan jartzearen eta sabotatzearen kaltezko ondorioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.