Angel Erro.
JIRA

Datorren mundua

2020ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Nolako mundua utziko digu koronabirusak? Nire arloan, literaturan, zantzu batzuk sumatzen hasi naiz, ez nolanahiko egileengan:

a) Humanismoa errotik birfundatzeko halako asmo xaloa: «Pentsatzen dut: zer da hildako bat? Zer da pertsona bat? Zenbat denbora, zenbat jende, zenbat maitasun, zenbat zenbat kabitzen dira pertsona baten baitan?» (X. Gantzarain, BERRIA, 2020-4-19); «Begiratu orain leihotik barrura: zer gara, zer bilakatu gara, zer izan nahi dugu, zer emateko prest gaude» (E. Rodriguez, BERRIA, 2020-3-25).

b) Paradisu post-apokaliptiko batetik idaztea, gizatasunik gabeko iragana eta gero etorriko zen aro dohatsua alderatuz: «Hau dena baino lehen, lanera zetorrenari mugak ixten genizkion. Edo gerratik ihesi zetorrenari. Baina, pentsatzen jarrita, ez duzu jakingo zer zen gerra ere. Zaila zait azaltzen.» (K. Uribe, BERRIA, 2020-4-14); «Ibaiak garbitzen, lurrak arazten, zeruak argitzen, itsasoek atseden hartu zuten planeta osoan (...). Txertoa iritsi zen, baina zorionez jatorriari heltzea erabaki genuen. Orain Irakasgai Handia eskoletan ikasten dute, historia errepika ez dadin» (J. Maia, Berria TB, 2020-4-18).

(Greba digitalarekin bat, kultur edukirik ez partekatzeko asmoari eusten saiatu naiz).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.