Angel Erro.
JIRA

Krimen perfektua

2020ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Koronabirusak istorio berriak ekarriko dizkio literaturari. Iraganekoak gaurkora eramanda. Nobela beltza, esaterako, aspaldidanik arduratu da krimen perfektuez, inork argitu ezin dituenez. Dagoeneko fikzio askotan irakurleak ederki daki zein den erruduna, istorioaren hasieratik ere. Halere, krimen perfektua gerta daiteke, esaterako, sistemak kriminala babestu eta ukiezina bihurtzen badu. Ez dira epaitzera ere iritsiko. Ez naiz gaur monarkiaz ari. Diktaduratik demokraziarako bidean pribilegioak eta ohoreak (domina pentsiodunak) gorde eta handitu zituen torturatzaile batez baizik. Asko dira azken unera arte babestu dutenak bereek krimen perfektuak izaten jarrai zezaten.

Pandemiak beste krimen perfektu batzuetarako fikziozko bidea irekiko du? Demagun torturatzaile zigorgabe bat koronabirusak jota hil delako notiziarekin hasten den nobela. Ez dago zer ikertu. Flashback baten bidez irakurleak jakinen du inpunitatez nazkatutako biktima bat (edo koronabirusak hildako biktima baten seme edo alaba, baina hori amaierara arte ez zen jakinen) hurbildu zaiola eta hitz tribial batzuk trukatu bitartean eskua eman diola, sukarrez eta justiziaz berotuta. Torturatzaileak susmo urrun bat izanen luke, baina nola salatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.