JIRA

Bigarren aukera

Angel Erro.
2022ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Ospe txarra du bigarren aukeraizateak, ingelesez bigarren arrabita jotzea edo the second best izatea deitzen zaionak, inguruko erdaretan second couteau edo segundo plato izateak. Inork ez du rol hori jokatu nahi, jendaurrean aitortuta behintzat, umiliagarria omen delako besteak beste norbaitekin akordatu/egon izana zurekin baino lehenago. Gainera, beti susmoa geldi daiteke bigarrena dioena baikorregia izaten ari dela eta berez zerrenda luzea doakizula aurretik.

Sozialki promiskuoago izan beharko genuke. Niri ez zait axola bigarren aukera (aitortua) izatea, demagun, mahai-inguru batean, eta ez naiz gogaitzen antolatzaileak aitortuta ala kalean enteratzen banaiz. Ez naiz gutxiesten edo bigarrenesten. Nork esaten dit mahai-inguruko beste partaideak ere ez direla bigarren ganibet edo bigarren plater? Jardunaldietan tratatutako gaiari erreparatuta, oso litekeena da lehen aukera ere ez izatea, jira eta bira asko eman ondoren adostutako gai epela baizik. Hor aritzeko kontaktatu dizun nagusi larderiatsua ere ez ote da bigarren arrabitaria izanen?

Etorri den publikoari oholtzatik begira erraza da igartzea gaur hona etortzea ez zutela guztiek lehenetsiko, baina hoberik ezean...

Bigarren aukera balitz aukera bakarra?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.