Angel Erro.
JIRA

Mugarik gabe

2020ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Goiko bi hitz horiek elkartasunaren, irekitasunaren, kosmopolitismoaren sinonimoa izaten dira. Denok ezagutzen ditugu Mugarik Gabeko Medikuak bezalako iniziatibak. Denok iritzi diegu, une batean ala bestean, mugaren bati edo muga askori edo muga guztiei zentzugabekotzat, hala gertuenari nola urrutikoenei. Ekonomiak berak azkar ikasi zuen nazioartekotasunaren lezio probetxugarria, lehenago ekoizkinak, diruak gero eta azkenik hiritarrak beraiek mugimenduan eta handik hara paratu zituen.

Mugen kontrako pentsabide gutxi gorabehera orokortu eta geureganatu hau haustera datoz asteburuko notizia hau bezalakoak: «Turkiak iragarri du ez duela muga itxiko EBk bere hitza bete arte» edo «Erdoganek mehatxatu du muga irekita mantentzearekin». Mugarik ez berdin mehatxua, hori burunahastea. Turkiako presidentearen bihurrikeria makiavelikoa agerian utziko lukeen ebidentzia. Baina, mugaren bestaldean ez, mugaren honaldean jo beharko genuke begiz. Hemen, Europa irekian, koronabirusaren arriskua gorabehera, mugarik gabeko mundua aldarrika eta esperimenta ahal dezagun, brexit-eko atzera pauso mugazaleaz gaizki esaka aritu ahal izan dezagun, lan zikin eta itsusia, lan zikin, itsusi eta ikusten deserosoa beste batek egin behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.