Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Ikertzaileak

Amaia Garcia -

2023ko otsailak 2

Hilketa bat gertatzen denean, ikerketa lan interesgarria hasten da. Sherlock Holmes bezalako ikertzaileak burura etortzen zaizkit batzuetan, baina pertsonaia hau sortu zenetik, ikertzailearen lana asko aldatu da. Azken asteetan bi lanek atentzioa eman didate: Rapa (Movistar +) eta La novia gitana (Atresplayer). Bi telesailetan ikertzaile lanak poliziak egin ditu, baina Rapa-n lan ezinbestekoa egiten du Tomasek, herriko irakasle batek. La novia gitana alde batera utzi dut, topikoz betea zegoelako, baina Rapa-n gertatzen dena oso interesgarria iruditu zait.

Rapa telesailean ikusleok hasieratik dakigu nor den hiltzailea; aldiz, ikertzaileek ez. Joko hori asko gustatzen zait, nahiz eta misterioaren zati bat kentzen duen. Ikusleok informazio hori dugunetik aurrera, botere puntu bat dugu, protagonistek baino gehiago dakigulako. Ikertzaileek guk dakiguna nola lortuko duten ikustea gustatzen zait, eta telesail honetan modu patxadatsu batean egiten da. Bitartean, hiltzaileak zortea izango duela pentsatu du, eta beste krimen bat egiteko denbora izan du.

Berriro datorkit Sherlock Holmesen irudia. Haren ikerketak hiri batean izaten ziren batez ere; kasu honetan, ordea, herri txiki batean gertatzen da dena. Rapa-ren ekoizleak Hierro telesailaren berberak dira; Kanaria uharteetatik Galiziara eraman gaituzte. Azken boladan herrietan gertatzen diren fikzioak indar handia hartzen ari dira. Telesailez gain, zineman arrakasta lortu duten Suro, As bestas eta Alcarras pelikulak landa eremuan gertatzen dira. Sherlock Holmesen Londres bezalako hiriak alde batera utzi dituzte sortzaile askok, eta landa eremuan gerta daitezken istorioak sortzen ari dira.

Rapa-n naturaren babesa eta ustelkeria politikoa nahastu egiten dira heriotzaren misterioarekin. Ez dut uste telesaila Galizian gertatzea kasualitatea denik, bertan egon den ustelkeria kontuan izanik. Telesailak osagai oso onak ditu: landa eremua, ikertzaileekin dagoen jokoa eta ustelkeria politikoa. Horri Monica Lopez eta Javier Camara aktoreen lana bizigarri bezala gehitzen badugu, plater perfektua dugu pantailaren aurrean. Ez dakit Sherlock Holmes nirekin ados egongo den, baina ikerketen istorioak, jada, hiltzailea nor den jakitea baino zerbait gehiago behar du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Kultura parte-hartzaileak dira bide eraldatzaileak»

Urtzi Urkizu

Historialaria da Aierdi. Aniztasuna eta generoa lantzen ditu formakuntza saioetan, hezkuntzan zein erakunde eta enpresetan. «Bizipenei balioa eman, eta horietatik abiatzen gara eraldaketarako».
Ataungo Barandiaran museoan elkartutako emakumeak, atzo. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Lihoaren txirikordak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Makrame ikastaro berezia egin dute Ataungo Barandiaran museoan, lihoa erabiliz. Landare hori zuntz bihurtu arteko prozesuaren eta Euskal Herrian izan duen garrantziaren berri izan dute.

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Ez gara gelditzen; gu oraindik hor gaude, lehen lerroan»

Ane Insausti Barandiaran

Lasarteko emakumezkoen lehen saskibaloi taldeko kidea izan zen Zumeta, eta han sortu zen Urrezko Neskak taldea. Geroztik, ikuskizun ugari egiten dituzte elkarrekin. Ibilketa nordikoan eta abesbatzan ere aritzen da: «Ez gara etxean egotekoak».

Assata Shakurren irudi ezagunetako bat, garai batekoa. ©BERRIA

Iraultzaile beltzaren ametsa

Miel A Elustondo

Hamaika libururen artean publikatu zen iazko udazkenean AEBetako Pantera Beltzen Alderdiko kidearen autobiografia, Danele Sarriugartek itzulirik. Nahi beste ditu gaiak. Arrazakeria, kontzientzia hartzea, militantzia politikoaren goiti-beheitiak, askapen mugimenduen kriminalizazio orkestratua, espetxea eta espetxe industria... Denak har, inoren bizialdiari lotuak diren neke eta pena guztiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...