Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Anarkismoa

Amaia Garcia -

2023ko martxoak 16

Anarkismoaren inguruko telesail dokumental interesgarri bat aurkitu dut HBO Maxen. Esaldi hori entzun ostean, anarkismoaren hasieraren inguruko dokumental bat gomendatuko zidatela uste nuen. Gomendio horren atzean ez nuen espero anarkismo kapitalista baten inguruko dokumentala aurkituko nuela. Hasteko, anarkismoa eta kapitalismoa batera aurkitzea arraroa egin zitzaidan, baina horrek The Anarchists telesaila ikusteko interesa piztu zidan.

Anarkokapitalismoa estatuaren desagerpenaren alde dagoen mugimendua da. Horrez gain, jabetza pribatuaren eta merkatu librearen alde daude. Dokumentaleko protagonistek AEBetatik ihes egiten dute, eta anarkiaren bila Mexikoko Acapulco hirira joan dira. Bertan Anarchapulco ekitaldia antolatu zuten 2015. urtean, eta bertan ezagutu ziren dokumentaleko protagonistak. Ekitaldiaren burua Jeff Berwick da. Bere helburua festetan ondo pasatzea eta ekitaldiarekin dirutza lortzea da. Berwickekin batera, Freeman familia, eta John eta Lily aurkitzen dira. Freeman familiak Atlanta (AEB) alde batera utzi zuen. Beren helburu nagusia seme-alabak askatasunez heztea zen. AEBetako legediak 6 urtetik aurrerako umeak eskolaratzea derrigortzen du, eta freemandarrak horren aurka zeuden.

John Galton eta Lily Foresterren kasua desberdina da. AEBetan arazoak izan zituzten, bertan bizitza zoriontsu bat izateko aukera gutxi zituzten, eta kartzela zigorraren mehatxupean zeuden. Horregatik, anarkismoa oinarri hartuta, Acapulcora joan ziren. Beraientzat kapitala ez da hain garrantzitsua eta dokumentalean parte hartzen duten guztietatik anarkia klasikora gehien gerturatzen direnak dira.

Anarchapulco ekitaldia urtero handiagoa egiten ari zen, eta kriptotxanponen arduradunak ere bertara gerturatu ziren. Dokumentalean zehar, dirua eta anarkismoaren erlazio arriskutsua agertzen da. Komunitateko kideen artean arazoak hasi ziren, eta John Galtonen erailketak dena aldatu zuen. Telesailak denetatik nahasten du: ustelkeria ekonomikoa, jendearen arteko gatazkak eta hilketaren atzean komunitatearen kideren bat egon daitekenaren susmoa. Bakunin bere hilobitik altxatuko balitz, ez dakit zer pentsatuko lukeen anarkista hauen inguruan. Bitartean, ikusleok errealitate utopiko horretan gertatutakoarekin txundituak geratu gara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.