Angel Erro.
JIRA

Karabana

2018ko azaroaren 15a
00:00
Entzun

Amerikako hegoaldetik iparraldera zeharkatzen ari den etorkinen martxak badu zerbait biblikotik, badu zerbait antzinakotik, badu zerbait epikotik eta baita agonikotik ere. Etorkinen karabana deitu izan zaio. Hitzak oihartzun filmikoa du gutariko askorengan. Aitarekin ikusitako westernetan Estatu Batuetako migrazio uhinak agertzen zitzaizkigun, oraindik kolono hitzari konnotazio txarra aurkitua ez genion garaian. Oihartzun argi horrek ez ditu, antza, karabanaren kontra dauden agintariak hunkitzen. Paradoxa bat hurbiltzen ari zaie mugetara, historiaren iraulketa noizbehinkakoa frogatuko lukeena, eta hura geldiaraztea beste pentsamendurik ez dute. Nekadurak, goseak eta gaixotasunak errazten diete lana. Lehen lerroan martxa erabili dut, baina buruak traizionatu dit. Nahiago nuke martxa balitz. Herriz herri jendea batuko bazitzaien. Egon badagoen arazo baten adierazle. Elkartasunaren erakusgarri. Karabana da, berriz. Indioen sarraskia burutu zutenen geziek (ekonomikoak, dialektikoak, sistemikoak, mediatikoak) erasotuta.

Hegoaldetik iparraldera doan karabanak badu zerbait biblikotik, antzinakotik, epikotik eta baita agonikotik ere. Baina gaurkoa da, erreala, tragikoa da eta gutaz ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.