Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Jon Olazkuaga. Dantzaria, ikerlaria eta arropa egilea

«Dantza partekatze modu ederrena da»

Baionaren 'ikurra' bilakatu zen sokadantzaren bilakaera ikertu du Olazkuagak, eta mintzaldi dantzatua ematen aritu da. Agorril bukaeran dantzaren arropa erakusketa paratuko dute katedralean.
GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ainize Madariaga -

2022ko apirilak 15

Pamperruque Baionako dantzari soka luzatu dio Jon Olazkuagak (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1995). Batetik, ikertu du herri sokadantza zena goi klase sozialaren esku gelditu baitzen, hiriko dantza ofiziala bilakatzeraino. Eten egin zen soka, Olazkuagak eta Maritzuli konpainiak sokaren bi muturrak juntatu dituzten arte. Mintzaldi dantzatua prest du.

Pamperruque gaskoia dea? euskalduna? baionarra?

Ez da euskalduna, ez ere gaskoia; baizik eta baionarra. XVIII. mendean sortu zen dantza Baionan; gaur egun bezala, garaian hiria kulturen arteko topalekua zen. Dantzak hartu du batetik eta bertzetik, Baionakoa bilakatzeraino. Hiriaren isla da.

Zer du berezi?

Ikusgarrirako dantza bilakatu da, manera oso ofizialean. XVIII. mendean sortu bazen ere, pixkanaka- pixkanaka garatu eta ikusgarria bilakatu da, herriko etxearen erakusleiho eta hiriko nortasunaren ikur bihurtu den arte.

Sokadantza, jauzia, karrika dantza, zer da xuxen?

Hastapenean karrika dantza zen bakarrik, jendea karrikan elkartzen zenean, besta giroan... Dantza partekatze modurik ederrena da. Pamperruque, eskuz esku, karrikaz karrika ibiltzeko dantza da. Pixkanaka garatu eta osagai berriak sartu zitzaizkion: jantzi uniformeak, zuziak, afaldu ondoko besta eta dantza argitzeko... Poliki-poliki, dantzarien kopurua ere ttipitu zen. Beraz, Baionako herriko etxetik partitzen zen karrika dantza hau, orori irekia, eta oso espontaneoa zena sokadantza ofiziala eta identifikatua bilakatu zen.

Klase sozialen segregazio dantza dea? Edo haien arteko junta?

Segregazioa ez, denek dantza zezaketelako hastapen horretan bederen: burgesek zein karrikako edonork, haien poza adierazteko. Pixkanaka, burges eta nobleek hartu zuten beren burua erakusteko eta besteei irudi bat emateko. Xede bikoitza zuen: burgesek irudia eraikitzen zuten baionarrei begira, baita Baionara zetozen bisitariari ongijina emateko ere. Nahiko bisitari garrantzitsuak agertu ziren XVIII. mendean, Espainiaren eta Frantziaren arteko pasabidea baita hiria.

Nor ohoratzeko baliatzen da?

Kasu: berez, ez baita ohoratzeko dantza. XVIII. mendearen bigarren erdian Baionara bisitan zihoazenei ongietorria emateko balio zuen. Gaur egun erraten da ohoratzeko balio dutela aurreskuak eta sokadantzak, baina, kasu, integratzeko balio baitute.

1814tik 2001era karrikara atera gabe egon da pamperruque. Nola kausitu duzue berreskuratzea?

XIX. mende hastapenean desagertu zen, monarkiarekin zuen loturagatik. Inperio garaian entseatu ziren berrezartzea, 1812-1814 artean, baina desagertu zen. Lekukotasunak badaude. Gutinaka historialariak bere ikertzen hasi ziren.

Rene Cuzacq, adibidez?

Lehen ikerketa sintetiko egin zuen 1942an, bakarra da. Oso lan borobila eta ona da. Maritzuli konpainiak 2001ean berreskuratu zuen, Claude Iruretagoienak baitzuen dantza horretaz entzunik. Urte hartan, Maitaldia festibalean aurkeztu zuen, eta, gero, Cote cour cote jardin ikusgarrirako landu zuen.

Hogei bat urteren ondoren, pentsatu genuen arra-lantzea. Justu unibertsitaterako lana egin behar nuenez, gai hau hautatu dut, eta hiru urtez landu. Bizpahiru aipu berri atzeman ditut. Haren bilakaera ikertu dut batez ere, ez baita beti XVIII. pamperruque bera baratu, aldatu baita.

Mintzaldi musikatuan erakusten duzun horri, berritasunik gehitu diozue?

Zaila da dantza zahar bat berreskuratzea, datu faltagatik. Berrasmatu dugu pamperruque: ikertuz batez ere Lapurdiko dantza jauziekin izan ditzakeen harremanak, bai eta antzinako branleekin eta inguruko sokadantzekin ere.

Pamperruquek behar dituen osagaietan, danborra halabeharrezkoa dea?

Errana izan da danborrarekin dantzatzen zela, baina badakigu musikariek parte hartzen zutela ere. Egia da karrikan lehenik entzuten direnak danborra eta perkusioak direla. Musika asko garatu denez, ezin dugu jakin xuxen zer jotzen zuten. Gu hasteko, lurraldeko tresnekin ari gara: xirula, ttunttuna, arrabita, Pirinioetako irudia emateko biela eta landako xirolarrua.

Kriskitinik?

Sokadantzan eskuak lotuak direnez, ez. Bestalde, jantziak oso joriak dira, XVIII. mendekoak. Eta jendea elkar lotzeko zintak eta arkuak oso ederrak dira; garrantzi handia hartu zuten, bukaeran batez ere. Agorrilaren azken astean hiru astez paratuko dugu pamperruqueren jantzi erakusketa, Baionako katedralean.

Zein da pamperruqueren etimologia?

Cuzacquen aburuz, gaskoiz erran nahi du danborraren soinua karriketan zehar. «Pan» onomatopeia da: danborraren hotsa.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».
Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Ainize Madariaga

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...