Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Alkoholismoa

Amaia Garcia -

2023ko apirilak 25

Gizartean alkohola normalizatua dago. Sozializatzeko egoera askotan alkohola presente dago, eta alkoholarekin arazoak dituzten pertsonek zaila izaten dute droga hori alde batera uztea eta bere inguruko pertsonekin erlazioak mantentzea. Horren adibidea da Single Drunk Female (Disney Plus) telesaila. Bertan, Samantha da protagonista. New Yorken bizi da, eta lanera ia egunero mozkor doa. Bere nagusiarekin arazo bat izan ostean, hiri handitik joan behar du, eta kartzela ekiditeko aukera bakarra amaren etxera itzultzea da.

Alkoholarekin dituen arazoen artean, bere aitaren heriotzaren dolua dago. Amaren etxera itzultzen denean, bere traumak aurkituko ditu. Besteak beste, bere lagun minari egindako kalteak konpondu beharko ditu, eta beste lagun batekin erlazionatzeko modua aldatu beharko du. Lagun horrekin festa giroan egoten da beti, eta alkohola edateko arriskua du berarekin. Samanthak bere buruari mugak jarri behar dizkio eta bere inguruak muga horiek ulertu behar ditu. Bere iraganeko mamuak gertu ditu, eta New Yorken bizi zuena ahaztua badu ere, batzuetan berriro gogoratzen du. Horretarako laguntza izango du, alkoholikoen elkarte baten laguntzaren bitarte. Bertan, bere egoeran dauden pertsonak ezagutuko ditu.

Telesail horrek gizartean alkoholak duen presentzia erakusten digu. Kapitulu batean San Patrizio egunaren ospakizunak ikusten dira. Egun horretan, Samanthak eta elkartean ezagutu diren pertsonak, alkohola saihesteko zailtasunak ikusiko ditugu. Bakoitzak estrategia desberdinak izango ditu bere helburua lortzeko. Samantha bakarrik sentituko da egun horretan. Bere lagun mina bere ezkontzarako soinekoa bilatzen ari da beste lagun batzuekin, eta bere beste lagunak festan daude. Egun horretan denek trago bat dute eskuan, eta berak egoera hori ekiditeko traba guztiak gainditzeko bideak bat batean aurkituko ditu.

Guztioi gustatzen zaigu lagunen artean gaudenean edatea, eta batzuetan norbaitek alkoholik gabeko zerbait eskatzen badu, arraro egiten zaigu. Telesaila ikusterakoan, AEBetan gertatzen dena hemen antzeko gertatzen dela argi dut. Alkoholarekin arazoa duten pertsonek babes gutxi dute gure gizartean. Askotan pertsona horiek alde batera uzten ditugu. Bitartean, besteok beste trago bat eskatzen jarraitzen dugu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Circom sariak banatu dituzte Donostian ©ETB

Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean

Urtzi Urkizu

Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute.

Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.