Noiz sortua: 2018-07-28 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA. Anne Lise Arnaud-Cazamayou. Kultura programatzailea Euskal Elkargoan

«Eguberri balitz bezala da asteazken goiza»

Bereziak dira Baionako bestak Arnaud-Cazamayourentzat: 16 urte dauzkanetik gutxitan galdu ditu; baionarrentzako egun bat nahi luke, otordu bat antolatuz karrikan, auzokideekin elkartzeko.
NORA ARBELBIDE LETE Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Eppherre -

2018ko uztailak 28

Anne Lise Arnaud-Cazamayou (Paue, Okzitania, 1988) kultur eta musika programatzailea da ofizioz. Afizioz, Baionako besten bestazale amorratua da txiki-txikitatik: urtero, bost egunetan eta bost gauetan ibiltzen da. Baionako bestak herriko besten modura hartzen ditu. Joan ohi den lekuetan girotzen da jaia, eta, gainera, gehien maite duen jendearekin biltzeko urteko mementoa duela dio.

Pauen sortua izanik, zerk eragin dizu Baionako bestak adoptatzea?

Uste dut sanferminetara joaten naizela sortu nintzenetik, Baionako bestetara baino lehen. Gero, 2 urterekin, Baionara bizitzera joan ginen. Hortik goiti, baionarra bilakatu naiz: nire bizitza hemen da, nire lagunak hemen dira. Txikitatik hasi naiz joaten, nire argazki batzuk badira 8 urterekin Baionako bestetan.

Urtero zoaz?

Bi edo hiru aldiz galdu ditut segur aski; baina 16 urte dauzkadanetik, uste dut urtero noala. Trikimailu batzuk antolatu izan ditut bestetara joan ahal izateko, bereziki gaztaro denboran. Gogoratzen dut Ingalaterrara ingelesa ikasteko egiten nituen trukeetan hegazkin hegaldien itzultzeko txartelak aldatzen nituela bestetan goizago sartzeko.

Oporraldia hartzen duzu bestentzat?

Noski.

Zer sentsazio duzu besten etorrerarekin?

Bestak baino lehenagoko egunetan ez dut bakarrik hori buruan, badakidalako etortzen direla. Asteazken goizean, berriz, iratzartzen naiz Eguberri eguna balitz bezala.

Irekitzea nola bizi duzu?

Ni ez naiz herriko etxeko balkoi azpira joaten. Nire ama udaletxearen parean bizi da, eta leihoetatik dena ikusten da. Beraz, urtero nire amak bere lagunak gonbidatzen ditu, eta denek xanpain botilak eramaten dituzte. Beraz, xanpain besta ikaragarria egiten dugu. Nik ere lagun pare batzuk gonbidatzen ditut asko gustatzen zaiena. Hala ere, azken urte hauetan nire bihotza balantzean dabil xanpain gauaren eta besta alternatiboaren artean. Aurten, San Andres plazan ibili naiz, besta alternatiboen irekitzean.

Zerbait errepikatzen duzu urtero?

Errepikatzen dudana ibilbidea da. Hemengoa naiz, beraz, nire ohiturak dauzkat, eta, azkenean, urtero ber tokietatik pasatzen naiz. Nire bestak bost tabernen artean pasatzen ditut, eta saihesten naiz hortik mugitzera, badakidalako beste toki batzuetan gustatzen ez zaizkidan gauzak gertatzen direla.

Eta, beraz, zein aldetan egoten zara?

Egunez, gustatzen zait giro ezberdinetan nahastea. Nire amarengana joaten saiatzen naiz, gauean joaten ez naizen guneetara joaten: atorra zuria ongi lisatua duten zaharrekin egoten naiz, ongi delako besta txukunen ikustea ere. Gaua erortzean, Baiona Ttipian egoten naiz, Patxa plazaren inguruan. Zankara, Kalostrape artean; Xinan saiatzen naiz pixka bat egoten ere. Ondotik Patxokin amaitzen dut gaua.

Zuk duzun musika programatzaile esperientzia izanda, nolakoa da Baionako musika eskaintzaren aldetik?

Musikaren aldetik, onartu beharra daukat ez dudala jartzen interes handirik, salbu besta alternatiboen kontzertuei batzuetan. Baina, oro har, erran dezagun ez naizela bestetara joaten musika entzutera, maila nahiko katastrofikoa delako. Ez naiz hemen ibiltzen musika festibal batera joaten naizen bezala programazioaren entzutera. Hala ere, toki batzuek musika interesgarria dute. Zankaran, adibidez, gauero DJ onak ekarrarazten dituzte. Txistularien soinua karriketatik ere asko gustatzen zait.

Baionako auzapeza bazina, zer jarriko zenuke edo aldatuko?

Baionarrentzako egun bat egingo nuke. Ez dakit nire amak sortu zuen edo horrela antolatzen zen, baina lehen, larunbatetan, baionarren apairua egiten genuen. Bakoitzak bere mahaia eta aulkiak karrikan instalatzen zituen, eta jateko eta edateko prestatzen: karrikako auzoekin elkartzeko aukera zen. Nahi nuke berriz hau bizi, funtsean, bilakatzen zarelako bestaren aktore, eta ez kontsumitzaile huts. Gainera, hau berriz martxan jarriz, erakutsiko genuke baionarrek dugula kanpoko jendeari harrera egiten, eta horren inguruko trukea interesgarria ikusten dut.

Besten ordaintzeari buruz zein iritzi duzu?

Ez naiz gehiegi debatean sartzen, baina ez zait oso atsegina iruditzen. Uste dut beste manera batzuk badirela herriko etxeak dirua lortzeko, egunean 100 edo 150 euro gastatzen dituen bestazaleari ordainarazi ordez. Tabernek edo peñek, adibidez, diru gehiago jartzen ahalko lukete, jakinda peña batzuek oraindik alokairurik ez dutela ordaintzen urte osoan. Gero, egia da errazagoa dela kritikatzea guk ez dugunean erabakirik hartzerik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna