Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Jon Kortazar. Irakaslea

«Literaturaren eta futbolaren gaia begi bistan jarri nahi dugu»

Futbola eta literatura elkarren aurkako bi mundu direla uste izaten den arren, elkarrekin bizi direla ondorioztatu du Kortazarrek, Mari Mar Boillosekin ondu duen 'Egungo Euskal Literatura eta Futbola' lanean.
MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Enzunza Mallona -

2020ko abenduak 18 - Leioa

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, literatura ikerlaria eta katedraduna da Jon Kortazar (Mundaka, Bizkaia, 1955). Oraingo honetan, Egungo Euskal Literatura eta Futbola liburua kaleratu du, Mari Mar Boillosekin batera. Literatura eta futbola «elkarren osagarri» direla erakutsi nahi dute liburuaren bitartez. Lana duela egun batzuk argitaratu badute ere, bi irakasleek bigarren zati bat egiteko asmoa dute.

Orokorrean, literatura eta futbola bi errealitate kontrajarri direla esan ohi da, baina nola dira osagarri bi diziplinak?

Literatura jolasarekin lotu izan bada ere, idazleak, pixkanaka, beraien zaletasunak adierazten hasi dira, eta beraien lana futbolarekin lotu izan dute. Batzuetan, bi diziplinak banatuta agertu izan dira, baina, beste kasu batzuetan, futbola gai literario gisa hartu denez, horri buruz idatzi da. Hala ere, egia da futbola ez dela gai nagusi eta bakarra izaten, baina esan daiteke urrats bat egin dela banatuta egotetik lotuta egotera.

Zergatik da garrantzitsua bi diziplinak batzea?

Alde batetik, futbola gure gizartean oso presente dagoen kirol bat delako, eta asko hitz egiten delako horri buruz, eta, beste alde batetik, berriz, futbolaren gaia euskal literaturan nola lantzen den aztertu nahi izan dugulako. Azken finean, guretzat garrantzitsua da, irakurketa interesgarriak sortu ditzakeelako.

Zer lortu nahi duzue liburuaren bitartez?

Hasteko, biok gara futbolzaleak, nahiz eta bati ikustea gehiago atsegin eta besteak lagunarteko kirol praktika maiteago izan. Hortaz, gure asmoa zera da, euskal literaturan futbolaren gaia nola landu den ikustea. Liburua hiru zatitan banatu dugu: lehen atalean, ikerketa aurkezten da; bigarrenean, didaktika lantzen da, testuak irakasleentzat nola eman; azkenik, hirugarrenean, sorkuntzari bide ematen zaio.

Zer testu bildu dituzue liburuan? Zer idazlerenak?

Besteak beste, liburuan, Ana Merinoren 2020ko Nadal saria irabazi du, Karmele Jaioren 2020ko Euskadi Saria irabazi du eta Manuel Rivas idazle ezagunaren lanak bildu ditugu. Hala ere, horiez gainera, beste zenbait idazle ere agertzen dira.

Askotan galdetuko zizueten, baina ba al dago futbolari buruzko euskal literaturarik?

Zalantzarik gabe, bai. Guk liburu honetan nobelak, antzerkiak eta zinemara eramandako nobelak aztertu ditugu batez ere, baina, horiez gainera, askoz gehiago daude: saiakerak, kronikak, komikiak, autobiografiak...

Jende gutxik esperoko du Gabriel Arestiren poemetan futbola aipatzea, baina idatzi zuen futbolaz, ezta?

Bai, noski. Frankismo garaian, esate baterako, futbola herria lokartzeko tresna gisa erabiltzen zen. Hortaz, intelektualek, adibidez Gabriel Arestik, futbolaren aurka egiten zuten. Azken batean, frankismoak horri esker lortu zuen futbola propaganda gisa erabiltzea. Futbolaren aurka egiten bazuten ere, gai hori landu egiten zen, eta bi diziplinak batzen ziren.

Gaur egun, literatura munduan kasu egiten al zaio futbolari? Idazten al da futbolari buruz literaturan?

Ziurrenik ez da zentro-zentroan dagoen gai bat; hau da, gehiago dago gure bizitzan literaturaren aldeetan baino. Izan ere, egia da futbolaz idazten denean beste zerbaiti buruz ere idazten dela: futbolaz eta politikaz, futbolaz eta emakumearen berdintasunaz... Hortaz, beharbada, ezkutuan dagoen gai bat da. Hala ere, horrek ez du esan nahi aztertu behar ez denik. Liburu honi esker, hori da lortu nahi dena: futbolaren eta literaturaren gaia denen aurrean eta denen begi bistan jartzea.

Egia al da literaturazaleek futbola arbuiatzen dutela, eta alderantziz?

Gu elkarren arteko zubiak eraikitzen saiatu gara, eta, aldi berean, elkarren arteko arbuioak kentzen. Horretarako, Jorge Valdano futbol jokalari eta entrenatzaile ohiaren testu bat sartu dugu liburuan, eta filosofia horretan mugitu gara: «Futbolzalea bazara, has zaitez irakurtzen, eta literaturazalea bazara, ez pentsatu baloia objektu oker bat denik». Era horretan, futbolzalea literaturazale bihurtu nahi dugu, eta literaturazaleei futbolaz duten arbuioa kentzen saiatu gara.

Zer egin daiteke topiko horiek hausteko, bien arteko hesi hori hausteko?

Nire ustez, literaturan sozializazioa egin beharko litzateke futbolari buruzko literatura zabaltzeko, eta, aldi berean, futbolari buruzko literaturaren sozializazioa ere egin beharko litzateke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Ahituta amaitzen dugu, baina zoriontsu»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Klasikoetan klasikoena da Arnoldo izozkitegia Donostian. 1935ean hasi ziren, eta laugarren belaunaldiko kidea da Alustiza: «Hauxe da txikitatik edoski duguna; gure odola da, eta ezin genuen hiltzen utzi».
Union Artesanako kideek kantatu zuten atzo <em>Artillero</em> abestia. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Lehertu da festa Donostian

Miren Mujika Telleria

Bi urteko geldialdiaren ostean, kanoikadaren hotsa entzun, eta eztanda egin du festak Donostian. Piratek ere bota dute euren txupinazoa, eta koloretako txalekoz bete da kaia. Hasi da Aste Nagusia.
Mariana Etxegarairen hilobia, Hazparnen (Lapurdi). ©HAZPARNEKO HERRIKO ETXEA

«Kantuan hastean hein bat lotsatua nintzen, baina ahantzia nuen berehala»

Miel A. Elustondo

Julien Vinsoni zor bide zaio bertsolaritzari buruzko aipurik zaharrenetakoa, 1869ko irailean Saran egindako Lore Jokoetakoa. Hantxe dira ageri Jatsuko Piarres Ibarrart 'Bettiri', Azkaineko Mari Luixa Erdozio eta Joanes Etxeto 'Senpereko errienta' koplariak. Usteak ustel, Erdozio ez da salbuespen. Garaian, beste bi emakumezko ere nabarmendu ziren kantuan, Mariana Etxegarai 'Aña Debrua' eta Marie Hargain, bertsolari txapeldunak.
Uribarri Ganboako Garaioko hondartza. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Barnealdeko hondartzak

Eider Etxeberria Soria

Uribarri Ganboako urtegia urte osoan bisitatzeko leku aproposa da, uda sasoian batez ere. Garaioko eta Landako hondartzak daude han, eta bainua hartzea baimendurik dago

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Olatz Enzunza Mallona

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...