Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Jon Arretxe. Idazlea

«Nire obra pantailan ikustea amets bat da»

Bilboko San Frantsizko auzoan idatzi zituen Arretxek Toure detektibearen abenturak, haren ikerketak kokatzen ziren leku berean. Orain, telesaila ere bertan grabatzea nahiko luke idazleak.
ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2021eko apirilak 30

San Frantziskoko farmazien argi berdexkak argitzen du hodei grisek iluntzen duten eguna. Auzoko biztanle bat balitz bezala doa Jon Arretxe (Basauri, Bizkaia, 1963) kalean behera. Hark ere aitortu du: «Garai batean, hemengo auzokide izan nintzen; denetarik neukan hemen: lagun taldea, auzotarrak...». Izan ere, han hasi zuen idazleak bere abentura literariorik luzeena, Toure fikziozko pertsonaiarekin batera. Bilbora heldu berri zen etorkin afrikarra zen hasieran liburuetako protagonista, baina, nobelak joan nobelak etorri, ikertzaile bitxi bat bihurtuz joan zen pixkanaka. Orain, telebistara salto egitea da hurrengo erronka protagonistarentzat.

Duela egun batzuk iragarri duzu Toureri buruzko telesail bat egiteko akordioa sinatu duzula. Nola jaso duzu berria?

Nire obraren bat zineman edo telebistan ikustea betidanik izan da nire ametsetako bat, eta ilusio askoz handiagoa egiten dit Toure aukeratu izanak.

Zergatik?

Gaiagatik. Azkenaldi honetan arrazismoa eta xenofobia bultzatzen ari dira alderdi politiko asko. Gero eta boteretsuagoak dira gainera; gero eta boto gehiago dauzkate. Oso egoera kezkagarria dela uste dut. Horregatik, asko pozten naiz istorio hau orain pantailara eramateaz. Telesailak ikuspegi anti-xenofobo bat edukitzea nahiko nuke, liburuek daukaten bezala.

Toureri buruzko liburu ugari idatzi dituzu. Zeintzuk hartuko dituzte oinarri telesailean?

Printzipioz, lehenengo sei nobelak hartu, eta liburu bakoitzarekin kapitulu bat egitea da ideia. Gero, ondo aterako balitz, gehiago egiteko aukera ere zabalik egongo litzateke.

Zer esku hartze izango duzu zuk telesailean?

Beste idazle batzuekin hitz eginda, esan didate horrelako zerbait egitea zure arima deabruari saltzea dela, kar, kar, kar! Baina espero dut ekoizleekin adostasun batera heltzeko moduan izango naizela, puntu nagusietan behintzat.

Telesaila nolakoa izatea nahiko zenuke?

San Frantzisko auzoan filmatzea nahiko nuke. Dena ez bada, zati handi bat, gutxienez. Auzo honekin zorretan sentitzen naiz; hona heldu nintzenean, oso ondo hartu ninduten hasiera-hasieratik.

Zer eman dizu auzoak?

Ezagutzen ez nuen mundu bat aurkitu dut hemen. Erreparo pixka batekin ikusten nuen hasieran, baina gero ikusi nuen oso auzo bizia zela, sekulako mugimendu sozialarekin... Euskal Herrian daukagun toki interesgarriena da, nire ustez. Nobelak hemen kokatzen hasi nintzenean, hasieran zalantza egin nuen, oso errealistak baitira, eta guztia agertzen da: gauza onak eta txarrak. Baina hemengo jendeak oso ondo hartu zuen. Telesailak antzerako ikuspegia izan dezan nahiko nuke, ez dezala auzo hau delinkuentzia gune bat bezala erakutsi.

Izan ere, hona etorri zinen nobelak idaztera, ezta?

Bai. Bi lekutan idatzi ditut, batez ere. Nobelan, Toure ikertzailea San Frantzisko kaleko 43. zenbakian bizi da, bigarren pisuan. Eta nik hortxe bertan idatzi nituen liburuak. Lehenengoa idazten hasi nintzenean, lagun baten adiskide batek salgai zeukan etxea, eta esan zidan bertan egon nintekeela saldu bitartean. Gero, etxea alokairuan jarri zuen, eta aurreko bizilagunak utzi zidan etxea. Eta bestalde, auzoan badago liburutegi oso eder bat, eta bertara ere joan izan naiz idaztera. Liburutegian pertsona bitxi asko sartzen dira, eta askotan nobeletako pertsonaiak sortzeko ideiak ematen zizkidaten.

Pertsonaiei dagokienez, zenbat daukate errealitatetik?

Badago benetako Mamadou Toure bat, baina Afrikan bizi da. Bere familiaren Maliko etxean egon nintzen bizikletaz egin nuen bidaia luze baten ondoren, erdi gaixorik. Oso ondo hartu ninduten, eta hamabost egunez egon nintzen bertan. Lotura berezia egin genuen, eta gerora ere itzuli izan naiz bisita egitera. Mamadou Toureren emaztea ere benetan da Mariam, nobelan bezala, eta beraien alaba ere Parisen dago, protagonistaren alaba bezalaxe. Hala ere, hona ailegatu diren beste hainbat afrikar ere ezagutu ditut, bizirauteko imajinazioa eta batzuetan pikareska ere erabili behar izan dutenak. Horiek ere inspirazio iturri izan dira .

Zergatik aukeratu zenuen immigrante afrikar bat protagonistatzat?

Hasieran, pertsonaia originala izatea nahi nuelako. Baina, gerora, irakurle askok esan didate Toureren nobelak irakurtzen hasi direnetik desberdin begiratzen dituztela kalean ikusten dituzten afrikarrak. Pertsona horiek atzetik zer daukaten ulertzen lagundu die Tourek, eta zergatik dauden hemen dauden bezala. Eta niri hori entzuteak ilusio handia egiten dit.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Endika Barrenetxea, Iñaki Ozkarizi zesta nola jarri erakusten, atzo, Galarretan. ©JON URBE / FOKU

«Zesta bat emango dizut»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Galarretako erremonte eskolak ostiralero irekitzen ditu ateak modalitatea ezagutu eta lehen urratsak egin nahi dituztenentzat. Bi ikasle izan zituen atzo Endika Barrenetxeak.
1 ©ITSASO VELEZ DEL BURGO / EZEZAGUNA

Ezkutuko ehizari aurre egiteko

Ane Insausti Barandiaran

Pertsonen, armen eta drogen trafikoaren ondoren, urtero diru gehien mugitzen duen legez kanpoko jarduera da ezkutuko ehiza. Roberto Fraile eta David Beriain kazetariak horri buruzko dokumental bat egiten ari zirela hil zituzten.
 ©BERRIA

Aristokraziaren piramidean gora

Mikel Yarza Artola

'Belgravia' telesaila sortu du Julian Fellowes artista britainiarrak, 'Downton Abbey' lan sarituaren ondorengo gisa
Hilezkortasunari eta iraupenari buruzko hausnarketa egiten du Legarretaren film luzeak. Irudian, Itziar Ituño eta Haizea Carneros antzezleak. ©ILARGI GUZTIAK

Betikotasunaren aurpegiak

Nagore Arin

Ostiralean estreinatuko dute Igor Legarreta zinemagilearen 'Ilargi guztiak' filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Hilezkortasunari buruzko hausnarketa egiten du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Jone Arruabarrena

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna