LABURREAN

2019ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Herri ekinaldi legegileak bi lege aldatzeko proposatzen zuen.

Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko legea

Eskubideen titularrak. Gutxienez, hemezortzi urte izatea; egun, 23 behar dira. Laguntza eskatzeko,EAEn urte batez erroldatuta egotea; egun, hiru urte behar dira.

Errenta kalkulatzeko eredua. LGS lanbidearteko gutxieneko soldatarekin lotura indartu. Gaur egun, Jaurlaritzak zehazten du.

Errentaren kopuruak. Pertsona batentzat, LGSren %100; bi pertsonako elkarbizitza unitateentzat %150; hiru pertsonako edo gehiagoko unitateentzat, %200.

Etxebizitza partekatuetan. Elkarbizitza unitate guztiek jaso ahalko dute DSBEa. Gaur egun, ez.

Eskubidearen iraupena. Onuradunak baldintzak betetzen dituen bitartean aitortuko zaio. Egun, bi urtean behin berrikusten da.

Gizarte larrialdietarako laguntza. Eskubide subjektibo izatea proposatu du, aurrekontu mugaturik ez izateko. Egun, diru sail mugatua dute laguntza horiek, eta urtea amaitu aurretik agortu ohi da.

Etxebizitza legea

Eskubidea betetzeko modua. Eskumena duen administrazioak etxebizitza baterako sarbidea erraztu beharko dio baldintzak betetzen dituenari, etxebizitzarako laguntza ekonomikoa jaso arren.

Errenta. Dagokion sailburuak zehaztuko du, etxebizitzaren azalera kontuan hartuta, eta inoiz ez da izango bizilagunen diru sarreren %15 baino gehiago. Egun azalera baino ez da kontuan hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.