EAJ eta EH Bildu abstenitu egin dira, Sanchez kritikatuta

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Aitor Esteban EAJko diputatuak goizeko hitzaldian jakinarazi zion Sanchezi abstenitzeko erabakia. Estebanen hitzetan, ezin dute Sanchezen hautagaitza babestu, hark ez duelako «ahaleginik egin» EAJren baiezko botoa lortzeko.

EH Bilduren abstentzioa ez da «txeke zuri bat», Mertxe Aizpurua diputatuaren hitzetan. Esan zuen koalizioa «erabakigarria» izango dela hurrengo legealdian, eta PSOErengandik jasotako jarrera «apartheid politikoa» izan dela.

Navarra Sumako Sergio Sayasek gogor egin zuen Sanchezen aurka, PSNk Nafarroan gobernua osatu nahi duelako. UPNko bi diputatuek hautagaiaren aurkako botoa eman zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.