ADUANA IRLANDAN

2019ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko Gobernuak zazpi orrialdeko agiri batean argitaratu ditu Irlandako mugan ezarri nahi duen erregimenerako proposamenak. Honela bermatu nahi du Ipar Irlanda Irlandako Errepublikatik aparteko aduana batasun batean egongo dela:

Deklarazioak

Uharteko bi lurralde administrazioen artean produktuak esportatzeko aurretiaz deklaratu beharko da. «Mugituko diren produktuak alde bateko zein besteko aduana agintarien zaintzapean egongo dira esportatzeko deklaratu diren unetik inportazioko lurraldeko aduanak zirkulazio librerako balioztatu arte edo beste aduana prozedura batean sartu arte. Agintarien arteko elkarlanak bermatuko luke prozesua beteko dela».

Kontrol fisiko lokalizatuak

Gobernuaren proposamenaren arabera, aurretiazko deklarazioarekin bi aduanetako arduradunek muga gurutzatu duen produktuaren berri edukiko lukete. «Kontrol fisikoak —zeintzuk oso kopuru txikian beharko liratekeen, arriskua duten mugimenduentzat soilik— merkatariaren egoitzetan edo zehaztutako beste batzuetan egingo lirateke Irlandako edo Ipar Irlandako edozein tokitan».

Arauen sinplifikazioa

Mugaren bi aldeetako merkatari txikiei arauak «sinplifikatzea» proposatu du Londresek. «Merkatari txiki batzuk prozesuetatik eta zergak ordaintzetik salbuetsi beharko lirateke. Neurri horiek tentuz diseinatu beharko lirateke behar gehiena duten merkatariei aplikatzeko, [aduanen banaketa] beteko dela ahalik eta gehien ziurtatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.