EAEko herritarren %14,5, pobrezia arriskuan

2018ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAPN Europako Pobreziaren Aurkako Sareak egindako azken neurketaren arabera, populazioaren %14,5 dago pobrezia edo bazterketa arriskuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Guztira, 318.250 pertsona dira. Aurreko urtearekin alderatuz gero, ia 30.000 pertsona gutxiago dira. Soilik pobrezia arriskuari erreparatuta, herritarren %9,7 dira. Nafarroan, berriz, herritarren %13,5 daude pobrezia edo bazterketa jasateko arriskuan.

Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta ekitaldiak antolatu dituzte sareko erakundeak. Bilbon, esaterako, manifestazioa egingo dute 11:15ean, Moyua plazatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.