Rudy Giulianiren etxea miatu du Poliziak

2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Donald Trump presidentearen abokatu izandako Rudy Giulianiren etxean sartu zen atzo Polizia. 2020ko hauteskundeen atarian Ukrainako Gobernuari Joe Biden eta haren seme Hunter ikertzeko eskatu izana egozten diote Giulianiri. Iturri ofizialen arabera, gailu elektronikoak eta dokumentazioa eraman zituen Poliziak haren etxetik.

Giulianiren defentsak gehiegizkotzat jo zuen operazioa, eta salatu zuen haren «izen ona zikintzea» dutela helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.