AURREKO PARTIDAK
Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak bi aldiz jokatu dute elkarren aurka buruz buruko txapelketan, eta biak Urrutikoetxeak irabazi ditu.
2016an
Urrutikoetxea 22; Ezkurdia 19. Bilbon jokatu zen, final-laurdenetan. Ezkurdia oso ondo hasi zen, eta 11-17 eta 14-18 aurreratu zen. Azken txanpan, baina, hutsak egiten hasi zen, eta behera egin zuen. Urrutikoetxea gehiago izan zen amaieran, eta 8-1eko partzial batekin itxi zuen partida.
2017an
Urrutikoetxea 22; Ezkurdia 13. 2016ko pilotaleku eta kanporaketa berean izan zen, baina partida ezberdina izan zen, Urrutikoetxeak hasieratik agindu baitzuen. 5-0, 11-7 eta 16-7 aurreratu zen. Ezkurdiak borrokatu egin zuen, baina ez zen iritsi Urrutikoetxea ikaratzera. Arbizukoak zazpi huts egin zituen.
Lau eta erdian
Urrutikoetxea 2; Ezkurdia 1. Hiru aldiz neurtu dituzte indarrak lau eta erdian, eta Ezkurdiak bakarra irabazi dio, iazko finalerdietan: 17-22. Bien arteko partida gogoratuena, dena den, 2016ko San Fermin torneoko finalekoa da. Zaratamokoa 9-18 galtzen ibili zen lehenik, eta, azkenean, 22-21 irabazi zion Arbizukoari. Bi hilabeteko epean Urrutikoetxeak Ezkurdiari buelta emandako bigarren partida izan zen.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.