Isuntzak jarraipena emango dio azken urteetako egitasmoari, eta horren adierazgarri da atzo baieztatu zuen albistea: Osertz Aldaik jarraitu egingo du entrenatzaile lanetan. Eusko Label ligara iaz igo eta gero, aurten mailari eusteko helburua bete du taldeak entrenatzaile hondarribiarraren aginduetara. 2016tik da Isuntzako entrenatzaile Aldai.
Koska bat beherago, KAE 1 ligan, Zumaiak kontrako erabakia hartu du, entrenatzailez aldatzea izan baita hautua. Iñaki Larrañagak ordezkatuko du Xabier Zulaika; zumaiarra da, eta Telmo Deun traineruko arraunlari izana urteetan. Bi denboraldi osatu ditu debarrak, eta bietan lortu du mailari eustea. Larrañagak debuta izango du entrenatzaile lanetan.
Osertz Aldai entrenatzaileak Isuntzan segituko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu