Noiz sortua: 2020-03-25 00:30:00

TXAPELA BURUAN. Enara Perez. Danimarkan bizi den mungiarra

«Daniera oso sinplea da; ahoskera da zaila»

Kasualitatez heldu zen Danimarkara, 2016an, eta han bizi proiektu bat egiteko asmoa du; egun, ume bat zaintzen egiten du lan. Daniera ere ikasten ari da, eta oinarrizko elkarrizketa bat izateko gai da.
ENARA PEREZ Tamaina handiagoan ikusi

June Prieto -

2020ko martxoak 25

Erasmus bekarekin izandako akats batek eraman zuen Enara Perez (Mungia, Bizkaia, 1995) Kopenhagera. Ikasketak amaitu ostean, han geratzea erabaki du, eta lau urte bete ditu jada Danimarkan. Haur Hezkuntzako ikasketak praktikan jartzen ari da daniar batzuen umeak zainduz, eta etorkizunean bere familia han hazteko nahia du.

Hainbat denbora egin duzu herrialde berean. Daniera ikasteko denborarik hartu duzu?

Bai, heldu nintzenetik hasi nintzen ikasten. Euskal Herrian bezala, jendeak asko eskertzen du atzerritar batek beren hizkuntza erabiltzeko saiakera egitea. Hala ere, denek dakite ingelesez, pelikulak eta serieak ez dituztelako itzultzen.

Zein izan da zailtasunik handiena daniera ikasterakoan?

Daniera oso sinplea da; ahoskera da zaila. Baina gramatika aldetik, ingelesa jakinda, erraza da. Gainera, aditzetan ez daude hainbeste denbora. Oso sinplea da euskararekin alderatuta. Oraintxe, erosketak eta oinarrizko elkarrizketak egiten ditut danieraz.

Hara heldu, eta zerk harritu zintuen gehien?

Hemen leihoetan ez dago errezelik. Urtean zehar argi askorik ez dagoenez, ez dute horien beharra ikusten. Eta oso arraroa egiten zait oraindik aurreko auzokidea ordenagailuan ikustea edo arropaz aldatzen ikustea. Ez dut inoiz arazorik eduki horrekin, baina arraroa da.

Argi gutxi egoteak zer ondorio dakar egunerokoan?

Argiaren kontua asko nabaritzen da, neguan batez ere 15:30ean gaua delako. Gogo gutxi izaten dut kanpora joateko edo bizitza soziala egiteko; ordu horretan lotarako gogoa sartzen zaizu. Nire aldetik, esango nuke erraz moldatzen naizela egoera ezberdinetara; beraz, animoan ez dut aldaketa askorik nabaritu, baina gogorragoa da aktibo egotea eta kalera irtetea.

Hizkuntzaz gain, daniarren ohiturak barneratu dituzu?

Daniarrak, orokorrean, nahiko hotzak dira. Etxean ordu asko egoten dira, eta eguraldi onarekin arratsalde-pasa egitera ateratzen dira parkera. Baina guk ezagutzen ditugun jaiak ez dituzte egiten. Inauteriak ere latinoamerikar komunitateek antolatzen dituzte.

Eta bertako kultura eta janaria ezagutzeko aukera izan duzu?

Oso eskasa da hemengo kultura. Ez dute ez dantzarik, ez instrumentu berezirik, edo behintzat ez dira egunerokoan ikusten. Eta kultura gastronomikoa benetan eskasa da. Haien janari tipikoak zekale ogia, txerria eta patata dira. Hemengo pintxo bat bezalakoa, baina txarto eginda.

Bizi kalitatea han oso handia da, ezta?

Nik bizi izan dudanagatik, bai. Ume bat zaintzeagatik hogei euro ordaintzen didate ordua. Gero egia da janaria eta etxeak garestiagoak direla, baina ondo ordaindutako lanekin konpentsatzen da.

Umeak zaintzen zaudenez, hezkuntza ereduan zer motatako ezberdintasunik topatu dituzu?

Uste dut hemen umeak askoz ere interdependenteagoak direla. Saiatzen dira txiki-txikitatik autonomia hori sustatzen, eta batzuetan beldurra ematen du. Orain ohitu naiz, baina ikusten duzunean ume bat altuera batera igotzen, eta gurasoak ezer ez egiten, harridura pizten du. Horrek eragina dauka gero; gazteak direnean, oso arin egiten dute alde gurasoen etxetik.

Gaztea izanda, erraztasunak topatu dituzu Kopenhagen bizitzeko?

Bai. Oso interesgarria da zelan zaintzen dituzten ikasleak. Danimarkan, Europako Batasunekoa bazara, doan ikas dezakezu gradua edo graduondokoa, eta gero bi urteko laguntza bat ematen dizute, lana topatzen duzun bitartean bizi ahal izateko.

Danimarkan luzerako geratzeko asmoa daukazu?

Nire mutilaren beka amaitu arte, bai; gero mundua gehiago ezagutzea gustatuko litzaidake. Baina hemen gustura sortuko nuke familia bat.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 13.406 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 905 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.972 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Diputatuak saioren hasieran, minutu bateko isilunean. / ©Mariscal, EFE

Alarma egoera luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak

Berria

EAJk iragarri du bilera horretan egongo dela. EH Bildu, berriz, ez da joango. Konfinamenduan apirilaren 26ra arte luzatu dute Hegoaldean.

Gasteizko farmazia bat. / ©Endika Portillo, Foku

Egun beltzenetan bigarrena izan da atzokoa, hildako kopuruari dagokionez

Ekhi Erremundegi Beloki - Ane Eslava

Gutxienez 59 pertsona hil dira Euskal Herrian azken 24 orduetan koronabirusak jota. 900 hildakoen langa gainditu da. 462 positibo gehiago atzeman dituzte Hegoaldean.

350 diputatutik 43 joan dira Espainiako Kogresura ©mariscal / EFE

EAJk atea ireki dio Sanchezek proposatutako itunean parte hartzeari; EH Bildu ez da joango

Irati Urdalleta Lete

Apirilaren 26ra arte luzatu dute alarma egoera, eta Sanchezek aurreratu du uste duela hamabost egun barru berriro alarma dekretua luzatu beharko duela

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna