Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Sergio Nguema. Dantzaria

«Adineko jendeari dantzan irakastea oso inspiratzailea da»

Adin guztietako ikasleak ditu Sergio Nguemak Slowww Dance Center dantza eskolan. Dantza urbanoak irakasten dituzte Donostiako eskola horretan, eta hip-hopean espezializatuta daude.
JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Jimenez Larrea -

2022ko uztailak 21 - Donostia

Txiki-txikitatik izan du harremana Sergio Nguemak (Donostia, 1982) dantza munduarekin. Bi anaia nagusien dantza eskoletara joaten zen, eta, haiek imitatuz, dantzak sortzen hasi zen. Urteek aurrera egin ahala, gauza berriak probatzen hasi, eta musikan eta interpretazioan sartu zen. Erosotasunetik ateratzea gustatzen zaio donostiarrari. Ikastaroak ematen ari da udan, eta joan den astean amaitu zuen hip-hopa eta surfa uztartzen dituen ikastaro bereziaren azken txanda.

Zer moduz joan da Uda Slowww Dance ikastaroa?

Oso ondo joan da. Ekinaldi hau aurrera eramaten dugun bosgarren urtea da. Lehenik, taldea dantzan aritzen da estudioan, eta, eguerdi aldera, Zurriola surf eskolakoekin surf egitera joaten dira. Jendea oso pozik etortzen da, egia esan. Hiru astetan egin dugu, eta aste bakoitzean adin tarte ezberdin bat izan dugu, 5 urtetatik hasi eta 40tik goraino.

Beraz, jende heldua ere izaten da ikastaroetan?

Bai, aurten 50 bat urteko jendea izan dugu udako ikastaroan. Bestalde, ikasturtean zehar talde bat osatu dugu adineko jendearekin: 60 eta 70 urte bitartekoa. Niri izugarri gustatzen zaizkit horrelako taldeak, adineko jendeari dantzan irakastea oso inspiratzailea baita. Klaseak lasaitasunez hartzen dira, ikasleek sobera ere baitakite zer nahi duten. Ez dute lotsarik, eta, gaitasun fisikoez gain, ez dago beste oztoporik.

Zuretzat zer da dantza irakastea?

Etengabe ikasten dut, batez ere ezer ere ez dakien jendeari irakasten diodanean. Oztopo batzuk gainditu behar dira dantza ikasteko orduan, eta oztopo horietako bat lotsa da, handiena nire ustez. Behin ikasleak lotsa hori galtzen hasten direnean, niri urte hauetan guztietan inoiz bururatu ez zaizkidan gauzak bururatzen zaizkie.

Eta dantza egitea?

Askatasuna, ongizatea... Egia da 16 urte dituzunean txaloak entzutea oso berezia dela, baina ez da gehien bete nauten gauzetako bat. Ikuskizuna amaitu orduko, beti pentsatzen dut: «zati honetan ez dut ondo egin, eta gauza hauek hobetu beharko nituzke».

Kukai dantza konpainiarekin lanean ibilitakoa zara. Zein izan zen zure lana?

2019. urtean, laguntza teknikoa eman nien Topa piezarekin. Jon Maiak eskatu zidan dantzariei hip-hoparen oinarriak irakasteko, eta, hilabete batzuetan, elkarlanean aritu ginen. Brodas talde kataluniarrak ere parte hartu zuen ikuskizunean. Prozesuan ohartu ginen hip-hopak eta euskal dantzek bazituztela antzekotasunak: esaterako, jotak eta houseak —hip-hoparen estiloetako bat—.

Beste euskal konpainiaren batekin lan egin duzu?

Bai, Asier Zabaletaren Ertza konpainiarekin. Lau urtez egon nintzen hartan dantzari gisa, eta asko ikasteko aukera izan nuen. Konpainia horrek dantza garaikidea lantzen du gehienbat, baina euskal dantzetatik aldendu gabe. Hori da bai Kukai eta bai Ertza konpainietatik gehien gustatzen zaidana, ez dituztela euskal dantzak ez ahazten, ezta alde batera uzten ere.

Baduzu etorkizunerako proiekturik?

Ikuskizun berri bat sortzen ari naiz, koreografiak ia osaturik daude, eta denbora behar dut dena muntatzeko. Ordubeteko solo bat izango da, hori da esan dezakedana. Bestalde, abesti berriak idazten ari naiz, disko bat kaleratzeko.

Sare sozialak erabiltzen dituzu?

Youtuben, adibidez, dantzarako aholkuen inguruko bideoak jartzen ditut, eta arrakasta izaten dute. Latinoamerikako jendea jarri da nirekin harremanetan, ea online formakuntza emateko prest nagoen galdetzeko, eta hori prestatzen ari naiz. Egia esan, ate bat ireki zait sare sozialei esker.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Erlojuak berebiziko garrantzia du gizartean»

Unai Etxenausia

Erlojugilearen ogibidea galtzear dago. Sueskunen ustez, ordua emateko baino askoz gehiagorako balio du erlojuak, eta «arma boteretsu bat» ere izan daiteke batzuetan.
Ezkerretik, Denjah Man eta Betto Snay musikariak, Bilboko San Frantzisko auzoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU
AEBetako <em>Semafor</em> hedabide digital berriaren azala. ©BERRIA

'Semafor', iritzia eta gertaerak ondo bereizten dituen hedabidea

Urtzi Urkizu

Justin eta Ben Smithek 'Semafor.com' hedabide digitala sortu dute AEBetan. Irakurleei «gardentasuna» eskaini nahi diete

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Amaia Jimenez Larrea

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.