Pilotalekuan dago azalpena

Erik Jakak azken urteetan izan duen gorakada aztertu du Jon Apezetxea Aspeko teknikariak. Bi arlo nabarmendu ditu: defentsako laneko hobekuntza, eta partida handietan trebatu dela.
Erik Jaka pilota bat aukeratzen, atzo Labrit pilotalekuan.
Erik Jaka pilota bat aukeratzen, atzo Labrit pilotalekuan. J. MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2019ko urriak 31

Jon Apezetxeak (Goizueta, Nafarroa, 1988) begi klinikoa du pilotarentzat. Xehetasun txikiak detektatu eta aztertzeko berezko erraztasuna du. Agian begi horregatik errekrutatu zuen Aspek pilotari ibilbidea bukatu baino lehenago. Intendente eta teknikari jarduna uztartzen ditu, eta makina bat ordu igarotzen du pilotariekin. Bakoitzaren egun gaziak eta gozoak ezagutzen ditu, eta, horregatik, ezin du ezkutatu poztu egiten dela Erik Jakaren bolada onarengatik. Saiatzen direnekin enpatizatzea oso gizatiarra delako. «Bere buruari asko eskatzen dio, eta ondo daki non dituen bere gabeziak. Teknikari hasi nintzenetik pilotalekuan ordu gehien sartu duen pilotaria izango da, Joseba Ezkurdiarekin batera».

Jakak 25 urterekin igaro du lehen aldiz final-laurdenetako langa Lehen Mailako txapelketa batean. Aspeko aurrelarien arteko lehiakortasunak binakakoaren ateak itxi izan dizkio, eta buruz burukoetan ez du zorterik izan lesioekin. Osasuna lagun izan duen tarteetan, baina, oso ondo aritu da, emaitza bolada bikainak kateatuz. «Irabazteak konfiantza eman dio», nabarmendu du Apezetxeak. «Gero eta partida zailagoak jarri, eta irabazten jarraitu. Bere maila erregularki ematen ikasi du, baita presio handiko norgehiagoketan ere. Hori nabarmendu nahiko nuke: presio handiko partidak hobeto jokatzen ditu orain. Egoera okertzen bada, ez da irteten». Urrunago joan gabe, iragan igandean ez zuen ondo jokatu Peio Etxeberriaren aurka, baina bere alde atera zuen.

Horiek, baina, argudio subjektiboak dira. Jokoa aztertzen hasita, zerk azaltzen du Jakaren gorakada? «Defentsak. Ordu asko sartu ditu, eta Jokin Etxanizen esku magikoa hor dago». Defentsa lana hobetzea zaila dela nabarmendu du, gainera: «Jarrerak aldatu behar dira, ohiturak... eta horretarako lan handia egin behar da pilotalekuan». Apezetxeak, baina, garbi ikusten du fruitua Jakaren jokoan. «Lehen, zabaletik, pilota gehiago galtzen zituen. Paretari itsatsitako pilotak ere hobeto eramaten diru orain». Horretarako, baina, hauspoa eta abiadura ere behar dira.«Ondo dakit prestatzaile fisikoa gainean duela. Gorputza aldatu eta guzti egin zaio: orain atletikoagoa du».

Eta erasoan? Teknikariak gehiago pentsatu behar izan du. «Jaka punta-puntako pilotaria da erasoan. Pilota ezkutatu egiten du, bizi atera... Agian, pilotak hobeto aukeratzen ikasi du, noiz sartu eta noiz ez erabakitzen». Aireko jokoan egiten du min, espezialista da; horregatik, uste du botean duela hobetzeko tartea. «Uste dut gehiago joka dezakeela. Atzerago jo, frontisa hobeto baliatu, zabalean luze moztu... Eta ari da. Iragan astean duela lau urte [2013an egin zuen debuta] jokaturiko partida bat ikusi nuen, eta orduan askoz gehiago kostatzen zitzaion pilota mugitzea».

Lau eta erdian ari da orain, baina gero binakako txapelketa dator. Partida nagusietan ari da, eta udan torneo bat jokatu zuen. «Ate joka ari da», erantzun du Apezetxeak galdera egin aurretik. «Badu hasieratik aritzeko gaia, baina Aspen lehia handia dago, eta hori ona da. Baina ez dakit jokatzeko aukera emango dioten; hori ez dago nire esku».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Beste hamabost ikasgela itxi ditu Jaurlaritzak

Uxue Rey Gorraiz

Eusko Jaurlaritzak esan du 280 ikasgela daudela bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman, pandemiarengatik.

Sindikatuek jantoki zerbitzua bermatzeko egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudian ©luis jauregialtzo / foku

Hezkuntza Sailak 630 langile kontratatu ditu jantokietarako

Irati Urdalleta Lete

EHIGEren iritziz, ez da nahikoa Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietarako 630 langile kontratatzea. Hezkuntza Sailak ez du jardunaldi jarraitua ezarriko Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

PCR probak, Urdulizko ospitalean. ©Aritz Loiola, FOKU

Positibo gutxiago atzeman dira

Uxue Rey Gorraiz

Beste 679 detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta apaldu egin da ospitaleratuen kopurua: 42 lagun sartu dituzte erietxean azken egunean. 72 gaixo daude ZIUetan. Gizonezko bat hil da, Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna