Txirritaren lana, bertsogintza

Kale grafitia Gasteizen: Txirrita ez da hil. BERRIA.
2021eko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joxe Manuel Lujanbio Retegi Hernaniko Ereñozuko Latxen jaio zen, 1860an. Handik hamahiruren bat urtera, familiak Latxe saldu eta Errenteriako Txirrita baserrira lekualdaturik, bertako izena hartu zuen gure Lujanbiok.

Alferra omen.

Gezur hori ispilu aurrean jarri eta aspaldi ikusi zuen egia Juanjo Uria Zubiarrainek. «Alferra, Txirrita? Hargintzarako ez omen zuen zaletasunik. Baina Txirritaren benetako lana ez zen harginarena, bertsolariarena baizik. Beharbada, Euskal Herriak eman duen bertsolaririk emankorrena dugu. Bertsogintza —bat-batekoa, batik bat—, lan zail eta nekea da. Txirritak lan horri ehunka ordu eskaini zizkion, bertsotan egin zuen lan Txirritak. Ikaragarri, gainera. Bertsotan egiten zituen orduak kalkulatu, eta aise gaindituko zuen hark langilearen ordu kopurua. Txirrita bertsolaria izan zen, eta kitto».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.