Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Sandro Iaboni. Mejorana elkarteko kidea

«Estigmaren aurrean, onena armairutik ateratzea da»

Osasun mentalaren aktibista da Iaboni, eta gizarteak dituen estigmen aurka aritzen da, baita oholtzatik ere. Osasun mentalari arreta emateko eskatu du, eta elkar laguntzeko agenteak babestu.
JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Tubia -

2021eko urriak 28 - Iruñea

Osasun mentalaren inguruan dauden tabuak hausten saiatzen den aktibista bat da Sandro Iaboni (Napoli, Italia, 1963), Mejorana dibertsitate mentala duten eta sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituzten pertsonek osatutako elkarteko ordezkaria. Mezu argi bat zabaldu ohi du: «Gaixoak baino lehen, pertsonak gara». Gaur Aktibismoa eta osasun mentala jardunaldiak antolatu dituzte Iruñeko Civicanen; bihar, haien esperientziaz mintzo den Igel euria antzezlana emanen dute, azkenengoz, Berriozarko auditoriumean (Nafarroa), 20:00etan.

Elkar laguntzeko agentearen figura izanen duzue hizpide jardunaldietan. Zer da, zehazki?

Figura profesional bat da, Gipuzkoan badagoena, krisia duen erabiltzailearen eta profesionalaren arteko zubi lana egiten duena. Elkar laguntzeko agenteak sufrimendu hori pasatu du; beraz, ederki ulertuko du erabiltzailea. Gainera, ikastaroa egin duenez, profesionalari aholku eman diezaioke esku hartzea ahalik eta hobekien egiteko. Izan ere, osasun mentaleko arazoak dituztenen sufrimendua ez baduzu bizi izan, ez duzu inoiz ulertuko.

Horrek zer onura izan ditzake?

Gaur egun pastilla mordoa emanez, lasaitzeko injekzioak jarriz edo ohera lotuz konpontzen diren gatazkak bestela konpontzeko balioko luke. Gainera, lanpostu bat sortuko litzateke. Buruko nahasmendua izan dutenen edo dutenen %99k ez du lanik edo desgaitasuna dutenentzako pentsioa jasotzen du.

Nori zuzentzen zaio elkar laguntzeko agente izateko ikastaroa?

Rebeca Zabaletak sortu zuen ikastaroa, eta psikiatren esku egon direnei zuzendua da; modu horretan haien buruari lagun diezaiokete autoestigma borrokatzen, ahalduntzen eta gauzak egiteko gai den pertsona gisa agertzen.

Zer aktibismo mota behar du osasun mentalak?

Agintarien arreta piztu behar dugu, uler dezaten gure kolektiboak zer arazo larri dituen: etxebizitza eta lana izateko zailtasunak eta gizartearen estigmatizazioa. Azpiegitura berriak behar ditugu ospitaleetan, osasun mentala interpretatzeko manera berriak, eta ez gaitzaten han botata utzi ero arriskutsu batzuk bagina bezala. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, lau pertsonatik batek osasun mentaleko arazoren bat izan dezake inoiz.

Zer egin daiteke estigma horri buelta emateko?

Adibidez, gaixo mental batek emaztea hil du eta halako titularrak ez dira idatzi behar, ez baikara kategoria bat. Irrigarria litzateke pneumonia duen batek jarriko balu. Inbutua buruan eta aizkora eskutan duen eroaren irudia oso zabaldua dago, baina hori ez da horrela.

Harrotasun Eroa eta halakoen bidez ezaba liteke irudi hori?

Noski, estigmaren aurka borrokatzeko autoestigmaren kontra egin behar delako. Modurik onena armairutik ateratzea da: karrikara atera eta manifestatu. Karrikan pankarta baten atzean gure eskubideen urraketak salatuta lortzen dugu beste irudi bat ematea.

Antzerkia ere baliatu duzue jendea kontzientziatzeko.

Que nadie camine por mi mente con los pies sucios obra armairutik ateratzeko beste modu bat izan zen, gure esperientziak kontatu genituelako. Hala ere, batzuek ez dute publikoki agertu nahi, eta errespetatu behar da hori ere.

Oholtza gainean aritzeak zer eman dizue?

Gure bizitzan izan dugun terapiarik onena izan da. Antzerki munduko jendeak terapia urteetan jaso ez duguna eman digu. Berdintasunean aritu gara haiekin, paternalismorik edo tratu berezirik gabe. Sekulakoa izan zen: alde batetik, hitza hartu eta hustu ginelako, baina, era berean, gure istorioak osasun mentalaz piperrik ere ez dakien jendearen belarrietara eraman genituelako.

Orain Igel euria obrarekin aritu zara. Zer sentsazio duzu?

Aurreko obratik ateratako elementu asko daude honetan. Zuzendariari gustatu zitzaion nola aritzen nintzen, eta ero izateari utzi, eta aktore izaten hasi nintzen hari esker. Hazi eta ahaldundu egin naiz antzerkiaren bidez, eta gai den pertsona bat naizela sentitu dut berriz ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iruñeko Braulia erraldoia Udaletxe plazan dantzan, 2019ko irudi batean. ©Jagoba Mantero, FOKU

Braulia erraldoiaren dantza, haurren izu

Berria

Herritarrak hunkitu ditu azken egunotan Iruñerrian zabaldutako bideo batek: irudiotan, Iruñeko Braulia erraldoiaren dantza, lau begi gazte balkoian, eta ate danbateko bat, izuaren izuz.

Txikiren ama Antonia Maria Manot, haren semearen hiletan. ©BERRIA

Ez ahanzteko ariketak

Gotzon Hermosilla

Natalia Ginzburg idazleak testu bat argitaratu zuen garai hartako prentsan 1975eko irailaren 27ko fusilamenduen harira. Orain, testu hori euskarara ekarri du Josu Zabaletak; itzultzaileak FRAPeko hiru kondenatuak ezagutu zituen espetxean.

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Emakume informatikari erreferenteak behar dira»

Unai Etxenausia

II. Gladys saria jasoko du gaur Perez de Viñasprek. Gaztea izan arren, ibilbide oparoa du informatikan. Nabarmendu duenez, gustatzen zaizkion ikerketak egiten aritu nahi du aurrerantzean ere.
Fusilamenduen 40. hurrenarekin batera Vigon herri-harpidetzaz ezarritako iragarkia. ©INFO.NODO50.ORG

Fusilaturik isilgordeena, Garcia Sanz

Miel A. Elustondo

1975eko irailak 27 beti. Frankismo garaiko azkeneko bost fusilatuak. Sanchez Bravo, Garcia Sanz, Baena, Txiki, Otaegi. Haien ondoan militante ez gutxi, heriotzara kondenatuak izanak, zigorra kommutatuak. Askoren artean, Manuel Blanco Chivite. Bizi-bizirik du egun haietako oroitza samina. Ilun beltzaren muturrerainoko bidaia. Azkena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iker Tubia

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...