SOSLAIA. Angel Bados

Sortzaile eta maisu aldi berean

Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2018ko irailaren 20a
00:00
Entzun
«Kalitate bikaineko ibilbide koherentegatik», «teoria eta irakaskuntza artistikoari egindako ekarpenengatik» eta «tradizioa eta berrikuntza uztartzeko» daukan gaitasunagatik. Espainiako Kultura Ministerioak horregatik eman dio Angel Bados (Olatzagutia, Nafarroa, 1945) eskultoreari aurtengo Arte Plastikoen Espainiako Saria, atzo jakinarazi zutenez. «Tailerrean zein ikasgelan, artearekiko maitasunagatik egiten du lana batek, eta lan horrek ez du mugarik, ez du ordainik espero», erantzun zien artistak. 30.000 euroko saria jasoko du; eta sari guztiek injustiziatik zerbait badutela nabarmendu du.

Arte ikasketak Madrilen egin ondoren, Iruñean hasi zen Bados irakasle lanetan. Hantxe egin zuen bakarkako lehen erakusketa, 1975ean. Bilbora aldatu zen, baina, eta handik egin izan du artista eta irakasle bidearen parterik handiena. Erreferentziazkoa bihurtzeraino Jorge Oteizaren eta Eduardo Txillidaren ostekoen artean —«oteizarra naiz espirituz» esana dauka—. Euskal Eskultura Berria mugimenduan kokatu zuten kritikariek 1980ko hamarkadan, Txomin Badiola, Pello Irazu, Maria Luisa Fernandez eta Juan Luis Morazarekin batera. Etiketa hori, «zama» ere bihurtu zitzaion, iaz zioenez. Mugimenduko kide ia denekin egin zuen bat Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Eder Fakultatean irakasle hasi zenean. Artelekun ere aritu zen1994-1998ko epean, Badiolarekin batera, eta Itziar Okariz, Jon Mikel Euba, Ana Laura Alaez, Sergio Prego eta besteren obra gainbegiratu zuen.

Badosek ez du erakusketa askorik egin. Iaz azkena, Bilbon, lau urteko isilaldiaren ostean: Mugaren bi aldeentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.