Noiz sortua: 2020-01-28 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA. Noelia Jimenez. Copywriterra

«Produktu ona dela transmititu ezean, ez da salduko»

Enpresen Interneteko testuak idazten ditu Jimenezek, eta, dioenez, horiek ez badute enpresaren izaera transmititzen, alferrikako lana da. Halako testuak nola idatzi azalduko du bihar.
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Lander Muñagorri Garmendia -

2020ko urtarrilak 28
Galdera bati erantzungo dio aurtengo Nortasuna Sarean jardunaldiak: Adi testuari. Nola bete kutxa hutsa sareetan? Erantzuna ematen arituko da, besteak beste, Noelia Jimenez (Pasaia, Gipuzkoa, 1983) copywriter eta www.redactora.net atariko arduraduna. «Iragarkien erredaktorea esan nahi du copywriter-ek; baina, finean, ni kazetaria naiz». Enpresen webguneetako testuak idazten ditu, eta horiek nola erredaktatu behar diren azalduko du, bihar, Donostiako Koldo Mitxelenan. BERRIAk ere parte hartuko du jardunaldian.

Iragarkiak idazten dituena da copywriterra. Beste anglizismo bat?

Betitik existitu da, baina orain eremu digitalera pasatu da. Gu aldatu gara, mundua aldatzen ari da, eta erredakzio modua ere bai.

Mezua berdin eman behar da? Motz eta zuzen?

Hori da, betidanik egin den bezala.

Zure webgunean diozu hamar segundo behar direla testua irakurri eta irakurlearen arreta lortzeko.

Sare sozialetan askoz azkarrago doa; beraz, egia da hamar segundo geldi egotea asko dela. Argazki polit bat ikusten badugu, geratu ohi gara, eta horregatik uste dut argazkia garrantzitsua dela. Baina argazkia ulertzeko, testua behar da, argazkiari zentzua emateko. Denok gauza bera ulertzeko garrantzitsua da.

Zer esango zenuke irakurlea hamar segundoz geratu dadin elkarrizketa hau irakurtzen?

Testurik gabe, paradisurik ez.

Biharko jardunaldiaren izenburuak galdera bat dakar: nola bete kutxa hutsa sareetan? Zer erantzungo zenuke?

Hasteko eta behin, zure publikoa zein den pentsatu behar dela, zein diren haren kezka eta beharrak. Hortik aurrera, mezu bat sortu behar da, berari zuzendutako erantzuna.

Testuak zer funtzio bete behar du sarean?

Bidali nahi den mezua ondo ulertzea, eta Googlen kokatzea.

Sareko testu batean garrantzia du Googlen bilatua izateak?

Alderantziz dela iruditzen zait. Sare sozialetan garrantzitsua da zure mezua ulertzea, sentimenduren bat eragitea. Zure webgunean, ere antzera, baina Googlek aurkitu behar zaitu. Munduan milioika webgune daude, eta orduan hori behar da. Baina oreka bat egon behar da.

Iragarkietako testuek saltzeko balio behar dutela diozu. Oraindik kosta egiten al da saltzea?

Bai, baina normalean pentsatzen dugu bezero edo publikoa gu garela. Baina gu ez gara gure publikoa, eta beregan pentsatu behar dugu. Eta hori da gehien kostatzen dena.

Gaur egun testuari behar bezalako garrantzia ematen al zaio?

Nik uste dut buelta ematen ari zaiola. 2010eko hamarkada hasierako urteetan, bilatzaileetan kokaleku ona izatea zen helburua, eta zentzurik gabeko testuak egiten ziren. Orain, joera horri buelta eman zaio, eta enpresetan erredaktoreak kontratatzen ari dira.

Bilatzaileetako kokagunea lortzeko, blog asko egin izan dira. Zenbateraino da behar informatibo bat ala kokagunerako tresna?

Ez dut uste bata ala beste denik. Weba, bloga, sare sozialak... Dena da bat, eta estrategia orokor batean joan beharra du. Dena hartu behar da kontuan; bestela, ez dauka zentzurik.

Beraz, irudi korporatiboaren parte da testua?

Ez nuke hala esango, enpresaren sentimendu bat dela baizik.

Testuek irudian transmititzen diren balioekin bat egin behar dutela, alegia. Zure bezeroek badakite oro har zer transmititu nahi duten?

Normalean, ez dakite. Lehen pausoa da komunikazio estrategikoa eta marka propioa sortzea. Hori da nik lehenbizi aztertzen dudana, eta gero hasten gara testuarekin. Oro har, normalean ez dute estrategiarik izaten, eta komunikazioan nahiko gaizki aritzen dira. Normala ere bada, enpresa txikiak baitira, eta euren lana egiten dute. Askorentzat, produktua da garrantzitsua, baina konturatu behar dute garrantzitsua enpresa dela. Produktu ona dela transmititu ezean, produktu hori ez da salduko.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Lander Muñagorri Garmendia

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna