Prestatu duzun azken otordua? Igande arratsaldean prestatu nituen aste honetarako platerak: oilaskoa, albondigak, soja, arroza, eta alberjinia bete batzuk.
Bisitatu duzun azken jatetxea? Culinary Zinemari esker, hiru jatetxetako menuak dastatu ahal izan ditut.
Plater bat? Arroza, modu guztietara egina.
Edari bat? Ardoa.
Hernaniarra izanda... Sagardoa ere bai; aitak sagardoa egiten du... baina ardoa beste gauza bat da.
Sukaldari erreferente bat? Ezingo nuke bakarra esan. Sukaldariak izatez dira jada zoragarriak.
LOTSABAKO
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu