Onintza Enbeita.
BIRA

Kasuak

2020ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Komunikabideek esan dute gure herrian lau kasu daudela. Koronabirusean positibo eman duten lau kasu, agidanez. Halako batean telefonoak jo eta su hasi dira: nortzuk dira?, nondik ekarri dute?, alkateak hitz egingo du?, nori deitu geniezaioke?... Martxoko eta apirileko datuetan gaixo bat agertzen zen gure Muxikan, eta neuk ezagutzen nituen positibo emandako lagun bi. Hara hor zenbait daturen fidagarritasuna. Ez dakit nik zer proportziotan eskandalizatzen den jendea, baina gure inguruko herri handietan lau kasu baino askoz gehiago daude. Ez dira egun asko gure eskualdeko anbulatorio batean kanporainoko ilara egin zutena birusa daukaten edo ez ikustera joan zirenek. Herri txikia garena eta kasu gutxirekin ere kutsatuen proportzio handia izan daitekeena egia da, baina ez diezagutela adarrik jo.

Kontsumorako bideak laster zabaldu zizkiguten, musukoa derrigortzeko hauteskundeetara arte itxaron zuten, mugak irekitzeko presaz ibili zitzaizkigun eta orain fokuak kontrolatuta daudela sinets dezagun nahi dute. Hori bai, ez dut uste kasualitatea denik herri batzuetan eta besteetan arazoari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien desberdintasuna. Hor daude Ordizia eta hor daude arazoa ukatzen duten udalak. Hor dago batzuentzat bizitzak eta besteentzat ekonomiak duen garrantzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.