Osasuna. Herrera; Roncaglia (Nacho Vidal 78') Unai Garcia, David Garcia, Juan Cruz (Moncayola 46'); Iñigo Perez, Oier; Roberto Torres (Enric Gallego 46'), Jony (Barja, 84. min.);Budimir(Adrian 78') eta Ruben Garcia.
Huesca.Andres; Pedro Lopez, Insua, Siovas Galan; Mosquera, Rico, Ferreiro (Sergio Gomez 76'), Borja Garcia; Rafa Mir (Nawakali 76') eta Sandro (Okazaki 76').
Golak. 0-1: Sandrok (6. min.). 1-1: David Garciak (67. min).Epailea. Pizarro Gomez. Txartel horiakOsasunako Budimirri eta Iñigo Perezi etaHuescako Insuari eta Nawakaliri. Bestelakoak. Ikuslerik ez Sadarren.
Futbola ez da beti justua izaten. Atzokoan, ordea, bai. Osasunak eta Huescak bana berdindu zuten Sadarren, eta zati bakoitza talde batentzat izan zela kontuan hartuta, puntu bat poltsikoratu zuten. Justua bai, baina ez bata ez bestea ez zituen asebete. Izan ere, azken bi porrotak eta gero, Osasunak garaipena behar zuen; Huescak, berriz, partidarik irabazi gabe segitzen du.
Osasunari min egin zion, partidari neurria hartu gabe zirela oraindik, Sandrok seigarren minutuan egin zion gola. Atzelaria eta atezaina ez ziren fin aritu. Zertxobait lotuta ikusi zitzaion, paseetan ezin asmatuz, eta atzean Huescari ia bigarren gola egitea ahalbidetu zioten beste akats pare bat eginez.
Aspaldiko lehen zati kaskarrenetakoa jokatu zuen Osasunak etxean. Onena, emaitza izan zen. Partida irekita zegoen, eta beste 45 minutu zituen partidari buelta emateko.
Arrasatek zerbait egin beharra zuen nuerketaren norabidea aldatzeko, eta Moncayola eta Enric Gallego zelairatu zituen Juan Cruz eta Roberto Torresen ordez. Bigarren zatiaren hasierak ez zuen zerikusirik izan lehenengoarekin. David Garciak buruz izandako aukerak hauspotuta, bizi aritu ziren nafarrak, eta ohiakoa duten presioa eginez.
Hainbat aukera garbi izan zituzten etxekoek berdinketa egiteko. Jony izan zen gehien ahalegindu zena, baita Moncayola ere. Baina ez zuen asmatu, eta minutuak aurrera joan ahala bigarren zati hasierako bizitasun hori galtzen joan zen.
Orduan iritsi zen, ordea, Osasunaren gola. David Garciak egin zuen buruz 67, minutuan korner batean. Hala, aurreko aukeraren arantza kendu ahal izan zuen. Garaipenik lortu gabe iritsi zen atzoko partidaraHuesca. Hori beti da zama bat gauzak okertzen direnean, eta hori aprobetxatu beharra zuen Jaboga Arrasateren taldeak.
Gola sartuta beste patxada batekin jokatu zuen Osasunak, baina ez zuen bigarrena egitea lortu. Are gehiago, azken bost minutuetan Huescak estut egin zuen, eta hobeto amaitu zuen lehia.
Osasuna 1-1 Huesca
Puntuak ez du inor asebete
Osasunak lehen zati oso kaskarra jokatu du, baina bigarrenean puntu bat salbatzea lortu du. David Garciak egin du buruz nafarren gola

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu