Albistea entzun

Urpean historia ezagutzen

Donostiako Itsas Museoan erakusketa berri bat ikus daiteke, urtarrilaren 8ra arte: 'Urpera: itsaspeko bidaia'. Urpekaritzaren historian murgiltzen den erakusketa da, eta 60 objektu daude
Itsapeko argazki kamerak, jantziak eta antzinako dokumentazioa daude ikusgai Itsas Museoan.
Itsapeko argazki kamerak, jantziak eta antzinako dokumentazioa daude ikusgai Itsas Museoan. EUSKAL HERRIKO ITSAS MUSEOA Tamaina handiagoan ikusi

Joseba Arratibel Ladron -

2022ko abuztuak 6 - Donostia

Itsasoaren barnean altxor asko daude historia osatzeko balio dutenak. Adibidez, itsasontzi hondoratuak, animaliak, eta abar. Asko aurreratu da urpekaritzaren kirola, eta, horren eboluzioaren berri izateko, erakusketa bat dago ikusgai Donostian.

Urpera: itsaspeko bidaia da erakusketaren izena. Donostiako Euskal Itsas Museoan egongo da, eta urtarrilera arte bisitatu ahalko da. Ana Maria Benito urpeko arkeologoak eta Javier Mazpule itsaspekariak sortu dute erakusketa.

Benitok azaldu du erakusketan urpean igeri egingo dutela bisitariek; antzinatik hasi, XIX. mendetik igaro eta XX. menderaino. Hori hobeto azaltzeko, urpekaritzaren eboluzioan erakusten duten 60 objektu daude erakusgarri. Esaterako, XIX. mendeko itsaspeko aurkikuntzarik handiena: Siebe eskafandra, eta aurrerago aurkitu ziren Cousteauren moduko erregulagailuak, urpekaritza jantziak, botilak, sakontasunaren neurgailuak, uretako argazki kamerak, eta metal detektagailuak.

XX. mendean sortu zen kirol itsaspekaritza. Hortaz, lehen urpekaritza klubak edo kirol federazioen berri izateko aukera ere badago erakusketan. Ordutik, objektu horiek eboluzio handia jasan dutela adierazi du Benitok. «Egun, lehen baino erraztasun handiagoak ditugu». Izan ere, lehen, oxigeno botilak lortzeko, ez zeuden hainbeste erraztasun, eta halakoak janztea ez zen batere erraza; pieza bakarra zen burutik oinetaraino, kremailerarik gabe».

Erakusketan zehar urpekaritzaren historiaz gehiago jakiteko, objektuez gain, ikus entzunezko historikoak ere badaude. «Urpekaritzaren historiaren irudi ikonikoak biltzea lortu dugu, museo batean inoiz ikusi gabeko edukiak daude. Harrigarria da 1944ko irudi eta artxiboak lortu baititugu». Manzisidor eskafandristaren familiari esker lortu dute XV. mendeko bideoa. «Manzisidor urpekaritzaren Euskal Herriko aitzindaria izan zen. Haren dokumentazioa ere ikusgai dago erakusketan».

Ontzia hondoratuak

Xabier Alberdik, museoko zuzendariak, eta Benitok azaldu dute gizateriak beti murgildu nahi izan duela ozeanoaren sakonean, ezaguna den hori aurkitzeko eta itsasoaren aberastasunak ustiatzeko.

Horrela lortu dituzte Euskal Herriko kostaldean hondoratutako ontzien datuak. Hala nola Petracho, Saint Sunniva, Knebworth, Joao Pessoa, Mina Mary, Hochheimer eta Cañonero Tajo. Baita Kanaria uharteetan topatutako bat, Telamon.

Urpera: itsaspeko bidaia 2023ko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai Euskal Itsas Museoan, eta sarrera doakoa izango da. Ordutegiari dagokionez: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Igandeetan eta jaiegunetan, ordea, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gainera, Euskal Itsas Museoak irailetik aurrera erakusketa eta jarduerak egitea aurreikusten du.

'Urpera: itsaspeko bidaia'

Urtarrilaren 8a arte, asteartetik igandera, eta jaiegunetan, Donostiako Euskal Herriko Itsas museoan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Jaiak gasteiztarron topagune dira»

Unai Etxenausia

Kazetari eta parrandazale moduan ezagutu ditu Fiestrasek Andre Maria Zuriaren festak urteetan. Bizitza osoan bi urtez baino ez du huts egin, eta datozen guztiez «gozatzeko asmoa» daukala iragarri du.
2 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Jana eta edana azkenera arte

Eider Etxeberria Soria

Zeledonen igoerarekin amaitu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak. Gasteiztarrek azkenera arte zukutu dituzte festa egunak. Txorizoa eta patatak banatu dituzte kuadrillek, eta buruhandi eta erraldoien konpartsak kalejiran ibili dira. Tabernariak gustura daude jaiekin.
Jendeak arabiar jaki tipikoez gozatzeko aukera izan du Gasteizko jaietan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Kulturen arteko elkargune

Unai Etxenausia

Arabiar Azoka antolatzen dute Gasteizko jaietan, eta arabiarren eta euskaldunen arteko topagune bihurtu da. Francisco Juan Ayala plazan jarri dituzte saltoki guztiak.
Rafa Gorrotxategi, Tolosako Txokolatearen Museoan. ©JON URBE / FOKU

Bisita gozoa Tolosako museoan

Iraia Irazusta Mujika

Tolosako Txokolatearen Museoa 2020tik dago zabalik. Bisita gidatu zein birtualen bidez ezagutu daiteke, eta hainbat tailer egiteko aukera ematen du, txokolatearekin jolasteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...