PROPOSAMENAK

Abentura bizia Sobronen

Sobrongo Abentura Zentroak hamaika jarduera eskaintzen ditu adin ezberdinetako bisitarientzat. Ferrata bidea egiteko aukera dago, bisitari bakoitzaren mailari egokitua

Sobrongo Abentura Zentroan uretako ekintzak egiten. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
Gasteiz
2022ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Sobron (Araba) AƱanako kuadrillan dago, Lantarongo udalerrian, Ebro ibaiaren ertzean. Herritik kilometro erdira dago Sobrongo Abentura Zentroa, Arabako hiriburutik 45 kilometrora. Adin ezberdinetako bisitariei abentura ekintza ugari egiteko aukera ematen die zentroak: abentura zelaiko ibilbideak; kayakean ibaia zeharkatzeko aukera; paintball edo pintura jaurtiketa pistolekin; ferrata bidea; eskalada; arku tiroa; orientazioa eta mendi eta zaldi ibilbideak, besteak beste.

Familiarekin joateko, haurrekin irteerak egiteko edota kirolarekin eta abenturarekin lotutako esperientzia gogoangarria izateko leku aproposa da Sobrongo Abentura Zentroa. Abenturaekintzak ez dira nolanahikoak, eta udan planak egiteko eremu dibertigarria da. Abentura Zentroa ingurune naturaletik gertu dago; hartara, ekintzak egiteko ez da beharrezkoa autoa erabiltzea. Instalazioek aukera zabala eskaintzen dute: kafetegia, igerilekuak eta piknik gunea ditu, eta baita aldagelak, ur beroko dutxak eta kirol pista bat ere. Ibilgailu ugarirentzako aparkaleku handibat ere bada, hamar autobus eta ehun auto baino gehiagorako tokiarekin.

Sarbide zailagoa duten lekuetara edota eskaladara ohituta ez daudenentzat prestatuta dagoen ibilbidea egiteko aukera dago: ferrata bidea. 550 metroko ibilbidea du, hainbat igoera eta jaitsiera ditu, eta 100 metroko desnibela.

Material bereziz horniturik dago segurtasuna bermatzeko: altzairuz eginiko kable bat dago,eta eskaladarako arnesen eta mosketoien laguntzaz, ibilbidea erraz egin daiteke. Hiru zati bereiz daitezke: hasierako mailakoa (K2), 50 metrokoa; maila ertainekoa (K3), 250 metrokoa; eta zailagoa dena (K4), 250 metrokoa.

Bidearen hasierako zatia hasiberrientzako egokitua dago: erraz ibil daiteke bidean zehar, gailurrera igo behar izan gabe; ez du ia desnibelik, eta grapa ugari ditu. Harri Gorri ferrata bidea ere irekita dago; 500 metroko ibilbidea, zalitasunik handiena duena (K5). Ferrata bidea norberak bere kabuz egitekotan, esperientzia eta material egokia edukitzea gomendatzen dute. Parte hartzaileen segurtasunerako gida espezializatuarekin egiten dituzte jarduerak.

Erreserbak

Abentura ekintza guztietarako begirale edo gida bat dago, eta materiala alokatzeko aukera ere eskaintzen dute. Hala ere, materiala alokatu gabe, begirale baten laguntza izateko aukera ere badago. Antolatuak dituzten abentura ekintzetan parte hartzeko, izena eman beharra dago. Izena online eman daiteke, zentroko webgunean. Erreserbak 48 ordu lehenago egitea gomendatzen dute, lekua gorde eta begiralea bertan egotea bermatzeko. Erreserba ekintzaz ekintza egin beharra dago, bertan ageri dira dagokien prezioa eta bete beharreko datuak.

Aurrez ordaintzen da egin nahi den ekintzaren prezioaren erdiaeta bertaratzean beste erdia. Prezioak ekintzaren araberakoak dira eta materiala alokatzeko ere ordaindu beharra dago.

Sobrongo Abentura Zentroa



Astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.