PROPOSAMENAK

Naturaz gozatzeko parada

Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 103 jarduerako plan bat osatu du, natura zaindu eta ezagutzearen garrantzia azpimarratzeko. Ekintza gehienak aproposak dira umeekin egiteko

Ataria interpretazio zentroan, naturarekin lotutako prestakuntza ikastaroak eta tailerrak izango dira. JUANAN RUIZ / FOKU.
Maixa Utrera Puelles.
Gasteiz
2022ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Gasteizko IngurugiroGaietarako Ikastegiak (IGI) udarako 103 ekintza prestatu ditu, herritarrak eta Gasteizko natur ondarea elkarrengana hurbiltzeko asmoz. Jarduera gehienak Eraztun Berdeko parkeetan eta IGIren instalazioetanizango dira. Alegia, Olarizuko lorategi botanikoan, Salburuko behatokietan, Atarian eta Eraztun Berdeko baratzeetan.

Programak Ataria interpretazio zentroan egingo diren hainbat erakusketa biltzen ditu. Esaterako, Joseba Hernando argazkilariaren lanik ezagunena: Testurak, natura laztantzen. Obra horretan, Hernandok ukimena eta ikusmena naturarekin lotu nahi izan ditu. «Laztanduz» natura errazago ezagut daitekeela azpimarratu nahi du, baita belaunaldi guztiei transmititu ere. Halaber, ikastegiak Orkideak eta herritarrak, babestu beharreko bi altxor erakusketa proposatu du. Biak ala biak euskaraz eta gazteleraz eskainiko dituzte.

Erakusketak ez ezik, Atarian naturarekin lotutako ikastaro eta prestakuntza tailerrak ere egingo dira; alde batetik, komunitatea sortzeko eta, beste alde batetik, zentzumenen bitartez ingurumeneko sentsazioak bizitzeko. Salburuan, adibidez, hegaztiek zer adin duten jakiteko mekanismoak landu, eta txotxongilo naturalak nola egin irakatsiko dute.

Eskulanak egiteko beste ikastaro asko antolatu ditu IGIk, Olarizuko lorategi botanikoan. Herritarrek saskiak josten, ehunak landare eta barazkiekin tindatzen eta filmak errebelatzen ikasiko dute.

Ikastaro eta eskulanez gain, hamar natur ibilbide ere prestatu dituzte. Hala nola Salburuko hezegunearen memoria, Donejakue bidea basoen bidez, Lorategi botanikoko fruitu gorriak eta Europari bira hogei zuhaitzekin. Horien helburu nagusia da kirola eta natura modu entretenigarri batean uztartzea.

Asteburu berdea

Naturazaleentzako asteburu berdea izango da gaur eta bihar artean. Gaur, hiru jarduera egingo dira, familiarekin ikasi eta aldi berean gozatzeko ezin hobeak: 11:00etan, ibilbilaldia egingo dute Donejakue bideak zeharkatzen dituen basoetatik; 11:30ean, Salburuko hegaztiak ezagutzeko tailerra, eta, 17:30ean, naturalisten lantegia ezagutzeko aukera izango da —5 eta 10 urte bitarteko umeentzat—. Lehena Olarizuko lorategi botanikoan egingo da, eta azkenengo biak, Atarian.

Biharko jarduera nagusiak lau dira: 11:30ean, Olarizuko lorategi botanikoa bisitatzeko aukera egongo da; ordu berean, hegaztiak ezagutzeko tailerra prestatu dute Las Zumas behatokian;18:00etan, Animalia fantastikoakumeentzako jarduera egingo da, eta, ordubete geroago, Retratar la naturaleza (Natura irudikatzea) izeneko ibilaldia. Ordu eta erdi iraungo du, eta gazteleraz izango da, 16 urtetik gorakoentzat.

Azken orduko aldaketa bat ere izan da igandeko plangintzan. Pandemia dela-eta hiru urtez egin gabe geratu ondoan, aurten ere bertan behera utzi dute Eraztun Berdearen XVI. Bizikleta Bira, bero handia iragarri baitute biharko.

IGIren jardueren udako agenda Uda osoan, Gasteizen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.