Kontseiluak «larritzat» jo ditu Dariasen hitzak

2020ko otsailaren 21a
00:00
Entzun

Karolina Darias Espainiako Lurralde Politikako ministroak, herenegun, adierazi zuen euskarak ez duela lanerako baldintza izan behar Espainiako administrazio publikoetan. Kontseiluak «larritzat» jo ditu ministroaren hitzak. Adierazi duenez, jarrera horrekin jarraituz gero, ez da aldaketarik izango Espainiako egungo gobernuaren eta aurrekoen artean. «Herritarren hizkuntza eskubideen aferan berdin jokatuko dute», salatu du Kontseiluak; eta nabarmendu du jarrera horrek hizkuntza eskubideen urraketa «betikotzen» eta berdintasunaren aurka egiten duela.

Hain zuzen ere, Kontseiluak gogoratu du aragoieraren, asturieraren, euskararen, galegoaren eta katalanaren alde lan egiten duten eragileek hitzordua izan zutela gobernua eratzea posible egin zuten alderdiekin, otsailaren 11n. Bertan, besteak beste, salatu zuten administrazioetan bigarren mailako herritar gisa hartzen dituztela hizkuntza horietako bat hitz egin nahi dutenak, eta, beraz, neurriak hartzeko eskatu zuten. Gainera, Kontseiluak gehitu du «harriduraz» jaso dituztela Dariasen hitzak, bilera horretan hitz egindakoen ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.