Biktimentzako zerbitzuak mapa batean jarri dituzte

2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Emakundek mapa interaktibo batean bildu ditu indarkeria matxistaren biktimek Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eskuragai dituzten zerbitzuak eta baliabideak. Zerbitzu bakoitzak ematen duen laguntza motaren arabera sailkatu dute informazioa: segurtasuna, informazioa eta orientazioa, arreta psikologikoa, laguntza juridikoa, laguntza ekonomikoa, etxebizitza laguntza, osasun laguntza eta beste batzuk. Baliabide publiko eta pribatuak jaso dituzte bertan.

Bestalde, Ertzaintzak 64 urteko gizon bat atxilotu zuen ostegunean Portugaleten (Bizkaia), genero-indarkeria delitu bat leporatuta: haren emaztea borra batekin jotzea eta labana batekin lepoan eraso egitea egotzi zioten. Bien etxean gertatu zen erasoa; ertzainek han aurkitu zuten biktima, odoletan, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Etxean bertan zegoen gizona ere, eta han atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.