Albistea entzun

150.000 milioi galtzen dituzte EBko estatu kideek BEZ zerga biltzean

Europako Batzordearen arabera, diru galera horren heren bat zuzenean iruzurrari dagokio

Ivan Santamaria -

2018ko irailak 22

BEZ Balio erantsiaren gaineko zergari behar besteko zukua atera gabe segitzen dute Europako Batasuneko herrialdeek. Hala uste du Europako Batzordeak, behintzat. Atzo jakinarazitako azken azterketaren arabera, urtero ia 150.000 milioi euro galtzen ari dira bilketa horretan. Kopuru handia da, kontuan hartuta krisiaren ondoren finantza publiko gehienak oraindik ere estu daudela.

Datuak 2016. urteari dagozkio. EBko kideek, behintzat, hobetu dute eraginkortasuna BEZaren bilketan. Bildu gabeko diru kopurua 10.500 milioi euro murriztu da. Hain zuzen ere, 147.100 milioi izan ziren urte horretan, zerga horrek utzitako diru sarreren %12,3.Tarte hori 22 herrialdek jaitsi zuten. Errumanian, Finlandian, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Estonian gora egin zuen, aldiz. Luxenburgo, Suedia eta Kroazia dira BEZaren bilketan zulorik txikienak dituzten herrialdeak. Handienak Errumanian, Grezian eta Italian daude.

Apurka, bilketa finduz doaz estatu kideak. 2012. eta 2016. urteen artean hiru puntu murriztu da tartea. Dirutan, horrek esan nahi du lehen baino 20.000 milioi gehiago iristen ari direla ogasunen kutxetara.

Galera hori guztia zerga iruzurraren ondorio da? Ez, faktore ezberdinak daude horren atzean. Bruselak kalkulatzen du, edonola ere, zergapetu gabe geratzen den diruaren heren bat inguru —50.000 milioi euro— iruzurgileen esku-hartzeari dagokio zuzenean. «Diru hori gaizkileen, iruzurgileen eta, ziur asko, terroristen poltsikoetara doa», ohartarazi zuen Pierre Moscovici EBko Ekonomia komisarioak.

Orain dela urtebete, BEZaren araudia eraldatzeko proposamena egin zuen batzordeak. Horri esker iruzurraren %80 ezabatzea posible litzatekeela defendatu du, baina erreforma egungo batzordearen agintaldia amaitu baino lehen bururaino eramatea ez da erraza izango, bozetarako zortzi hilabete falta direnean.

Araudiaren arabera

Tasa murriztuen erabileraren efektua ere neurtu du azterketak. Batez beste, tasa murriztuek eta salbuespenek bilketari %35 inguru kentzen diote. Alde handiak daude estatuen artean. Egileek ondorioztatu dute araudi ezberdin horiek garrantzi erlatiboa dutela diru sarrerak handitzeko, eta bilketa indartzeko ekintzak direla giltzarria.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Anbulantzia geldirik, igandean istripua izandako Lantziegoko upategi txikiaren aurrean. ©RAQUEL MANZANARES / EFE

Azken hiru urteetan lau pertsona hil dira itota Arabako upategietan

Imanol Magro Eizmendi

Igandeko Eltziegoko istripuan pozoitu zen hirugarren pertsona ondo dago. Anbulantziak iristeko ordubete behar izan zuela salatu dute. 2020an antzeko kasu bat egon zen Lapuebla de Labarcan

Volkswagenek ekoitzitako autoak, lantoki aurreko aparkalekuan ©VW Nafarroa

Absentismoa, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu behar direla dio VWek

Joxerra Senar

Hurrengo lan itunaren negoziazioan, urriaren 19ra bitarte beste sei bilera egitea proposatu du.

Lanbide indartzea nahi duela dio EH Bilduk. Irudian, Lanbideren bulego bat, Gasteizen. ©Jaizki Fontaneda / Foku

EH Bilduren ustez, Lanbide indartzea izan behar da Enplegu Legearen xedea

Irune Lasa

Koalizioak 50 zuzenketa aurkeztu dizkio lege proiektuari. Enplegu politika pasiboen faltan, legea mugatua izango dela dio. Lanbide zuzenbide publikoko erakunde publiko bihurtzearen kontra dago EH Bildu.

Rosarito eta Marian Ibaeta, erdiko biak, dendaren atarian. / ©Endika Portillo, Foku

Betikoek itxi dute atea, betiko

Jone Arruabarrena, Gipuzkoako Hitza

Merkataritza txikia indarra galtzen ari da; horren erakusgarri da azkenaldian pertsianak betiko jaitsi dituzten denda txikien ugaritzea. Fenomeno horren beste aldean dago frankizien eta saltoki handien etengabeko ugaritzea, hori guztia globalizazioarekin lotuta. Gipuzkoan ere nabarmena da aldaketa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.