Surfa pantaila handian

Lau egunez eta lau gauez 21 dokumental eta film labur proiektatuko dituzte Angelun. Ibilbide luzeko surflariak omenduko dituzte

2018ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Surfaren inguruko filmak maite dituztenek Angeluko (Lapurdi) Amodio Ganberan dute zer ikusia eta gozatua. Lau egunez eta lau gauez Nazioarteko Surf Film Festibala izango da, gaurtik hasi eta ostirala bitarte; aurten hamabosgarren aldia izango du. Publiko zabalari dohainik eskainiko diote lehiaketaz disfrutatzeko aukera.

Sorkuntza eta alor artistikoa uztartzen dituzten filmak lehiatuko dira aurten ere jaialdian. Guztira, 21 dokumental eta film labur proiektatuko dituzte itsasoaren ondoan jarri dituzten bi pantaila erraldoietan. Horietatik hogei lehiatuko dira; hala nola Alena Ehrenolden Tan filma, Elizabeth Pepin Silva eta Paul Ferrarisen Introducing the Super Stocked Surf Mamas of Pleasure Point, Karim Mahdjoubaren Michel Bourez, des racines du surf à la cime du monde eta Luca Merliren Nausicaa.

Lehiaketatik kanpo proiektatuko dute Evolution film luzea, Paul Witzig australiarrarena. Besteak beste, Wayne Lynch eta Nat Young surflariak agertzen dira 1968an egin zuten Angeluko Barrako hondartzaren iragarki mitikoan. Dokumentala bukatuta, gainera, Nat Youngekin solasaldia izango da. Horrez gain, Trajectoires Libres izenekoerakusketa jarriko dute ikusgai festibalak irauten duen lau egunetan.

Omenduak

Irekitze ekitaldian (gaur, 21:30ean), Angeluko herriak surfaren lekuko «handiak» omenduko ditu: Maritxu Darrigrand, Joel de Rosnay, Tom Curren eta Nat Young. Egindako ibilbidea aitortuko zaie.

Nazioarteko Surf Film Festibala

Gaurtik ostirala bitarte, 17:00etatik aurrera, Angelun (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.